Docutec Card

Bular, aurpegi eta gorputz ukituetan joera-aldaketa

Modan jarri da naturaltasuna, bai bularren tamaina eta forman, baita aurpegi edo gorputzean.

Lifting-ak atzean gelditu dira eta apenas nabari diren aldaketak dira eskatuenak estetika medikuntzan.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Berriemailea.- Cannes-eko alfonbra gorrian nabaria izan da estetikako joera berria. Soineko eskotedunak bai, baina bularra jada ez da tamaina erraldoikoa. XXL-tik XS-ra igaro dira.
Olatz Alzelay, estetika medikua.- Ez dakir, Pamela Anderson, ez? eramaten zituen inplanteak gehiegizkoak ziren. Orain ikusten baduzu, beste emakume bat ematen du eta egin duena da inplante biribil horiek aldatu ba gauza natural batengatik.
Berriemailea.- Garai bateko bola handiak tamainan eta forman aldatu dira. Inplante biribiletik anatomikoetara tanta edo malko itxurakoetara igaro dira.
Olatz Alzelay, estetika medikua.- Ez da pisu kontua, gehienbat esango nuke dela forma-kontua. Inplante anatomiko batek errespetatzen du askoz gehiago emakumearen bularraren forma, bai zabaleran, bai altuera, proiekzioa. Orduan, guk esaten duguna hor dela “como un aumento a la carta” ez?
J.M. del Amo.- Erosoagoak dira eta kirola modan dagoenean ia beharrezkoak.
Berriemailea.- Joera berbera estetika-tratamendu guztietan igartzen da, gehiegikeriak, izu-itxura aurpegiak baztertuta. Gazteago hasten dira zaintzen, horrela zimurrak tratatzeko lifting-a ia desagertu da eta neurrira egokitzen dira botox-a, hialuronikoa edo koipe betegarriak.
Olatz Alzelay.- Naturaltasuna, berdin da, bai gorputzeko kirurgian bai aurpegikoan.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
May 29, 2015
Number: 1891010
Source:
Duration: 01:29
Number of visits: 4049