Docutec Card

Erosketa-zerrenda (A1B25)

Josuk eta Amaiak erosketa-zerrenda egin behar dute, baina diru gutxi daukate eta irizpideak desberdinak.

Transcription:[+] Transcription:[-]

JOSU.— Amaia, zenbat diru geratzen da potean, asteko erosketak egiteko?
AMAIA.— Itxaron Hamar, hamabost, hamasei, hemezortzi, hogei, hogeita bi, hogeita lau… Hogeita hamar eta zentimo batzuk.
JOSU.— Ba ez da diru gehiegi aste osorako.
AMAIA.— Moldatuko gara. Nondik hasi nahi duzu? Barazkirik?
JOSU.— Ados.
AMAIA.— Brokolia, eskarola, kalabaza...
JOSU.— E, Amaia, oso diru gutxi daukagu. Oinarrizko gauzak erosi behar ditugu: makarroiak.
AMAIA.— Makarroiak? Berriz? Ez al dakizu besterik jaten?
JOSU.— Bai, baina belar hori guztia behiei eman.
AMAIA.— Josu, garbi jan behar dugu. Hidrato gutxiago eta barazki gehiago.
JOSU.— Bai. Pasta ona da kirola egiteko. Eta zu ez al zara ba kirolaria?
AMAIA.— Bai, horregatik, baina barazkiek ez dute kalterik egiten.
JOSU.— Ez, baina aurreko asteko erosketa oso xelebrea izan zen, dena kapritxoak: olagarroa, patea, ardo zuria, eta, errematatzeko, izozkiak. Eta orain diru gutxi daukagu. Noski!
AMAIA.— Ez da hainbesterako izango!
JOSU.— Ez ba! Baina gaur dena barazkiak, aurreko asteko gehiegikeria arintzeko.
AMAIA.— Eta zuk makarroiak! Zuregatik, gosaltzeko, bazkaltzeko eta afaltzeko, makarroiak eta kito.
JOSU.— Hori ez da egia, espagetiak ere ekarriko ditugu.
AMAIA.— Baboa! Tira, jarrai dezagun zerrendarekin.
JOSU.— Bai, baina makarroiak bai, mesedez.
AMAIA.— Ados.  Eta fruta pixka bat: sagarrak, laranjak...
JOSU.— A, eta edari pixka bat ere bai. Laster festatxo bat izango dugu etxean.
AMAIA.— Josu, ez dago dirua horretarako.
JOSU.— A, pazientzia!
AMAIA.— Bueno, esnea, gailetak, kafea... A, eta garbitzeko, xaboia eta detergentea.
JOSU.— Eta kito!

*******
JOSU.- Mugitu beharra daukagu, bestela dendak itxi egingo dituzte.
AMAIA.— Bai. Nora joan nahi duzu? Hipermerkatura?
JOSU.— Niregatik, hirigunera, denda txikietara. Baina zortzietan ixten dituzte.
AMAIA.— Ba mugi. Eta gero beste gauzak han erosiko ditugu.
JOSU.— Bai. A, eta fetucciniak!
AMAIA.— Ai! Pazientzia!
JUNE.— Arratsalde on! Sekulakoa gertatu zait; begira...
JOSU.— Bai, bai. Gero kontatuko diguzu, bai? Presaka gabiltza.
AMAIA.— Etorri nahi duzu gurekin erosketak egitera?
JUNE.— Ez, ez. Oraintxe iritsi naiz eta...
AMAIA.— Gero arte, orduan, June!
JOSU.— Barkatu, e!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A1
Jul 21, 2015
Number: 1887611
Source:
Duration: 00:02:49
Number of visits: 12396