Docutec Card

Erosketak, ditxosozko erosketak (A1E24)

Josu eta Amaia sukaldean daude. Begiratzen ari dira zer gelditzen den sukaldean jateko. Eta zer erosi behar duten, bai hozkailuko gauzak, bai bestelakoak ere.

Transcription:[+] Transcription:[-]

JOSU.— Amaia, aste osoa daramagu etxeko erosketak egin gabe.
AMAIA.— Bai, norbaitek egin behar du, Josu.
JOSU.— Ados, baina zuri eta niri tokatzen zaigu beti. Eta June, Oier eta Alex, zer?
AMAIA.— Beste gauza batzuk egiten dituzte. Adibidez, gaur goizean Alexek eskailerak garbitu ditu.
JOSU.— Ondo da.
ETENA
JOSU.- Tira, zerrenda egingo dugu. Ea ba, zer falta zaigu? Begiratu gaileten armairuan, mesedez.
AMAIA.— Gailetak bai, tostadak ere bai... A, pentsua ere falta da, apuntatu, mesedez!
AMAIA.— Nola esaten zaio... Ai, mueslia.
JOSU.— A! Baina nork hartzen du mueslia?
AMAIA.— Alexek eta nik bai.
JOSU.— Ados, ados. Besterik?
AMAIA.— Txokolate pixka bat nahi duzu, Josutxo maitea?
JOSU.— Bueno, ados. Baina ez esan inori, diru gutxi daukagu eta.
AMAIA.— Lasai, gure sekretua izango da.
JOSU.— Droga-trafikoa ematen du. Ez da hain larria izango.
AMAIA.— Txokolatea, gure Josu maiteak bere kapritxoa egiteko.
JOSU.— Tira, tira, pelikula gutxiago. Olioak eta, begiratuko dituzu, mesedez?
AMAIA.— Olioa, ozpina eta gatza badaude. Arrautzarik?
JOSU.— Itxoin, oraintxe. Hiru bakarrik daude.
AMAIA.— Ba dozena bat apuntatu, bai?
JOSU.—Bai. Ogia, urdaiazpikoa, gazta...
AMAIA.— Bai, bai, baina kontuz, bestela 100 € gastatuko ditugu!
JOSU.— A, eta komuneko papera, ezta?
AMAIA.— Bai, ia-ia bukatu da.
JOSU.— Ba, horrekin, kito.
ETENA
AMAIA.— Noiz joango gara?
JOSU.— Zazpiak aldera. Aizu, Amaia, zuri asko gustatzen zaizu erosketak nirekin egitea, ezta?
AMAIA.— Zergatik diozu hori?
JOSU.— Bueno, aurrekoan plazara gu biok joan ginen, harategira eta okindegira ere bai, pilak erostera ere bai... Zu, ni gabe, aspertu egiten zara.
AMAIA.— Bai, zera! Baboa! Oso gustura joaten naiz zurekin, bai. Baina arrazoia oso sinplea da.
JOSU.— Zein? Maitasuna? Pasioa?
AMAIA.— Ezta pentsatu ere! Zuk ekartzen dituzu beti erosketak!
JOSU.— Kaka! Merezi dut, bai!
.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A1
Jul 20, 2015
Number: 1887123
Source:
Duration: 00:02:56
Number of visits: 7534