Docutec Card

Akabo neutraltasuna Interneten

Laster, AEBetan, erabakiko dute aurrerantzean hornitzaileei eduki batzuk lehenesteko ahalmena ematea. Orain arte ezagututako Interneten amaiera ekarriko ote du horrek?

AEBko Komunikazioen Batzorde Federalak (FCC) bertan behera utzi du Interneteko zerbitzua ematen duten enpresek neutraltasuna bermatzeko 2015eko araua. Horrela, enpresa hornitzaileek hainbat murrizketa onartu ahal izango dituzte hemendik aurrera, erabiltzailearen eta edukiaren arabera.
Gorka Julio ingeniari informatikoak neutraltasun hori apurtzeak zer ekar dezakeen azaldu du Euskadi Irratiko Amarauna saioan. Desberdintasunak areagotu eta desberdintasun berriak ekarri ditzakeela argitu du.

Entzun hemen irratsaio osoa.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA.- Notizia atzokoa da, nola Estatu Batuetan komunikazioen Batzorde Federalak erabaki duen sareko hornitzaileei zenbait eduki zabaldu, beste batzuk zaildu, eta abiada ezberdinak eskaintzeko aukera ematea, eta honek sareko erabiltzaileen arteko aldea sortuko du. Sareko mundu irekian itxiturak, sare horizontalenean hierarkiak ez direla desagertzen, alegia.
Kontua ulertzen laguntzeko, Gorka Juliori eskatu diogu etortzeko, Talaios kooperatiban egiten du lan, ingeniari informatikoa da, gure tekno taldeko kidea. Kaixo, Gorka!
GORKA.- Kaixo!
ESATARIA.- Zer esan nahi du honek?
GORKA.- Beno. Saiatuko gara hasieratik eta ondo azaltzen. Erabakia izan da, eta ez dago gainera, ez da izan aho batez esaten dena, ez? Eztabaida oraindik piztuta dago, eta justu-justuan aprobatutakoa (onartutakoa) da, baina. Utzi dituzte, alboratu dituzte edo deuseztatu dituzte neutraltasuna defendatzen zuten neurriak Estatu Batuetan. Zer da hori? Neutraltasuna, sare-neutraltasuna da zuk zure hornitzailearekin edo kontratatzen duzu zerbitzu bat, izan daiteke 100 mega edo dena delakoa eta horrek ematen dizu sarrera internetera, bai? Baina, interneten zaudela, eta abiadura hori kontuan hartuta, muga hori bakarra da, bertan dauden edozein zerbitzu edo datu-motarengatik edo edukiengatik ez dago bereizketarik edo ez du egon behar bereizketarik eta beraz, honek horrekin apurtzen du. Hau da: hemendik aurrera aukera egon liteke datu batzuk azkarrago joatea, beste batzuk oztopatzea, edo dena delakoa, sare horren barnean. Eta horrek eragingo luke baita ere eskaintzan. Hau da: gerta daiteke hornitzaile batek esatea, begira, zuk YouTube erabili nahi baduzu edo YouTube era azkarrean erabili nahiko bazenu, hori nolabait azkartuko duen zerbitzua erosi beharko zenuke , eh. Igual zure konexioari gehi bost euro ordainduta urtean. Ulertzeko telebista kable ..
ESATARIA.- Ordainpeko telebista, ...
GORKA.- Ordainpeko telebistaren antzeko gauzak gerta daitezke. Baina, finean hori da: da, nolabait apurtzen da, edo aukera irekitzen da eduki batzuk hobestu (hobetsi), beste batzuk ukatu, eta ezberdintasunak sortzeko, beste ezberdintasun bat, ze ez da bakarra, orain arte hornitzaileak pagatzeko ahalmenaren arabera azkarrago edo mantsoago zoaz. Baina, beste desberdintasun batzuk gehitzeko aukera irekitzen da. Ze, oraintxe bertan guk eduki ahalko genuke, dauzkagun prezioak osea prezioak dira Europarekin alderatuz, adibidez, baita ere hornitzaile mailan, e.
ESATARIA.- Garestiak
GORKA.- Oso garestiak dira. Guk eduki beharko genituzke, iristen den tokietara, ze, gero badaude landa eremuak non marjinatuak daude hogeita bat garren mendean, non hau eskubidea izan beharko litzatekeen. Eduki beharko genituzke giga, gigatako konexioak bai? Prezio berean, eta ez dauzkagu. Hori gauza bat da, baina gainera orain negozio gehiago egin nahi dute honekin. Hori da atal garrantzitsu bat kontuan hartzekoa, eta bigarren atal garrantzitsua igual da hasieratik interneten hor ematen zuen neutraltasun eta askatasun maila hori kontuan hartuta, ideia berriak, negozio berriak, innobazio (berrikuntza) berriak zailtzen dituela ze hasieratik imajinatu YouTuber bat egoera honetan jaioko balitz ba hiru gaztek muntatutako bideo-zerbitzu bat egin ahal izateko jada ordaindu beharko lukete nolabait trafiko handi hori suposatuko lukeen modeloa. Eta beraz, …
ESATARIA.- Ezingo lukete.
GORKA.- Edo zailagoa litzateke. Uste dut honek denak oraintxe bertan, klaro, Estatu Batuetan gertatzen denak beti eragiten digu, eta beti txarrerako eragiten digu, normalean kopiak txarrak egiten ditugu, gainera, sor dezakeen prezedente edo aurrekariarengatik. Ekartzen hasten bagara horrelako legediak hona, ba, albiste txarra da, edozein kasutan. Oraindik ez dago dena galduta, hori ere bada.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1 / B2
Jan 8, 2018
Number: 18854800
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 03:51
Number of visits: 2983