Mikel Artetxe informatikaria.- Ba, Mitzuli Androiderako itzultzaile automatikoa da eta bere berezitasunen artean aipatzekoa, lehenik eta behin, software librea dela, eta gero, ba besteak beste, ahots-bidezko sarrera-irteera, kamera bidezko itzulpena, sarerik gabeko itzulpena eta beste hainbat aukera eskaintzen ditu. Nik nire lana egin dut edo…, garapena bukatu dut eta orain Elhuyar ari zait pixka bat laguntzen komunikazioaren arlo horretan. Egia esan, ez dakit, doakoa da, beraz, gure asmoa ez da negozio bat egitea honekin, baina bai gustatuko litzaiguke ba egin dugun lana komunikatzea eta jendearengana heltzea, ba, pentsatzen dugulako benetan erabilgarria izan daitekeela. Klaseko aurkezpen batean aurkeztu nuen, o sea, pixka bat lan batekin harira. Eta harremana zeukan Iñaki Alegriak Elhuyarrekin edo, eta komentatu zuen eta Elhuyar interesatu zen, baina garapen… egin nuen dena, kasik bukatu arte, nire kasa. Nire kasa egin nuen. Egia esan, nik bidali nuen kurrikuluma, erantzun zidaten, entrebistak egin genituen eta baiezkoa eman zidaten.
Eneko Astigarraga (Eibar, 1960). Euskadiko Software Libreen eta Ezaguera Irekiaren Enpresa Elkarteko (ESLE) lehendakaria 2013az geroztik eta Deustuko Unibertsitateko DBS-Deusto Business School-eko irakaslea da. Horrez gain, CodeSyntax Interneten aditua den enpresako gerentea ere bada. Azken 15 urteetan software librearekin lanean jardun duenez gero, berarekin bildu gara software libreaz gehiago jakiteko.
Guztiok dakigu zaila dela itzulpen egoki eta txukun bat egitea, baina itzultzaile on askoak daudenez gero, ez genituzke hainbeste akats ikusi beharko kaleko karteletan, ezta?