Docutec Card

Otemi oihanean

Zein da Amazoniako oihanean bizi direnen eguneroko martxa?

Otemi gaztearen bizimoduan berebiziko garrantzia du ehizak .

Transcription:[+] Transcription:[-]

Handik oso urrun, hemen, Amazonia oihanean, munduko basorik zabal eta sakonenaren bihotzean, eguna argitzera doa. Noizik behin, ibai-hertzeetan kitxua, jibaro edo guarayo indioen herrixkaren bat aurkitzen dugu. Euren bizimoduak aldakuntza txikia izan du Harri Aroaz geroztik. Goizean goizeko freskuran abereek lo-haserreak astintzen dituzte egun berriaren aurrean. Une hau dute herrixkako gazteenek ibaian bainua hartzeko.
Hauetako herrixka batean bizi da Otemi. Hamalau urte eta ezinbestez da ehiztari trebea. Txonta izeneko palmondo baten bila dabil. Harekin arku eta azkonak egin eta ehizan joateko.
Palmondo berezi bat da, armagintzarako oso aproposa. Beheko partea baino ezin daiteke erabili, horixe baita gogortasun eta malgutasun kondizio egokiak dituena.
Lehenik, dituen arantza arriskutsuak kendu egin behar zaizkio. Gero, erdibi egingo da, barrualde mamitsua zuntzgintzarako erabiliko da. Azaletik, berriz, ohol batzuk aterako dira, arkugintzarako.
Oholok, aiotzez lantzen dira, guztiek trebetasun handiz erabiltzen duten erreminta. Ondoren, labanaz leundu, formarik egokiena eman eta ezpal zorrotzak landu arte.
Gezigintzan, kanabera arin batzuk erabiltzen dira, hari txertatuaz txonta zurezko mutur luze eta zorrotz bat, gogor eta iraupen handikoa.
Kontuz egiteko lana da eta xehetasun guztiak zaindu behar dira, hegaztada makurreko geziak tiroa huts egin lezake eta beraz, egun horretan jateko aukera galdu.
Muturrak eskuz lantzen dira, nolakoa den beharkizuna, halakoa itxura. Arpoi arrakaladun itxurakoa, arrantzarako; gezi zeharkatu itxurakoa, ehizarako.
Azkonok ongi hegaz egin dezaten aurrekaldean luma batzuk behar dituzte, kanaberari atxikiak edo josiak. Atxikitzeko, erretxin-bola bat eta azalak berez duen koipea erabiliko da. Eta josteko, zuntz fin-fina, basa-bananondotik aterea. Lumen kokapen berezia da tiro bete-betea garantizatzen duena.
Artean, gainontzeko senideek beste eginkizun batzuetan dihardute. Neba-arreba gazteagoek eskola-lanak egiten dihardute, irakurtzen eta idazten ikasten ari baitira.
Hau bereziki ere oso egoki izango zaie, horrela, merkatal-harremanak kondizio onetan egin ahal izango baitituzte, hemendik hiru kanoa-egunetara dagoen azokan.
Hiru hilabeterik behin, Otemiraren familia hara joaten da, amak goizero egiten dituen otzara eta abanikoak saltzera. Bere arrebek, bitartean, arroza zuritzeko ardura dute, zurezko mailu astunez joka. Gero, emaitza haizatu egin beharko, aleak oporrera jausiko da; azala, berriz, egunsentiko aire-bristadak sakabanatuko du. Eta enkargu garrantzitsuenen artean, ezinbestez, sua bizirik izatea. Sua piztea bera ere zail den mundu honetan, bakoitzak bere ardura eta egitekoak ditu.
Biharamunean, oso goiz abiatu behar da arrantzara, aukerako lekura iristeko, arrisku handiko pasabidea iragan behar, sakonera gutxikoa eta krokodilo izugarriz betea.
Nahiz eta zuhaitz-enbor ahulei erasorik egin ez, guztiek dakite ibaietako koloso horien igurtzi txikienak piragua irauli dezakeela eta inguruotan hain ugari diren pirañen erasoen menpe utziko lituzkeela denak.
Gaurkoan, zortea alde izan eta arrisku-gunea ezbeharrik gabe iragan dute. Azkenean, lasaitasun apurren bat har dezakete eta ibaian behera ekin. Honelako arrainketan begi zorrotzekoa izan behar da eta oreka gordetzen jakin.
Haizea bare bada eta bista ona izan, harrapatuko dute nahikoa arrain herri guztiak afaldu ahal izan dezan bosbichico jugarachi edo lulilla goxorik.
Berandutuz doa eta itzuli egin behar, lau arraunketa-ordu geratzen zaizkie ibaian gora egiteko. Gau honetan guarachi herrixkan jai izango dute arrantzaleoi esker.

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jul 6, 2010
Number: 1873024
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 06:27
Number of visits: 4544