Docutec Card

Eiffel Dorrea: bitxia benetan

1889ko martxoaren 31n inauguratu zen Parisen Eiffel Dorrea.

1889ko maiatzaren 6an, Erakusketa Unibertsala izan zen Parisen sei hilabetez. Egun horretan Eiffel Dorrera igotzen utzi zioten jendeari, lehen aldiz. Dorrea izan zen erakusketako ikur nagusia, dudarik gabe. Datu bitxi asko daude munduko dorre famatuaren inguruan.

 

• Eiffel Dorrearen lehen bozetoa Eiffel-en lan-taldeko Koechlin eta Nouguier ingeniariek egin zuten 1884an. Beste kidea Stephen Sauvestre arkitektoa zen.

• Alexandre Gustave Eiffel ingeniariak hainbat hiriri eskaini zien proiektua aurretik, tartean Bartzelonari.

Alexandre Gustave Eiffel ingeniaria

• Orduko ia 8 milioi libera balio izan zuen.

• Egiten ari zirenean, inguruko etxeen alokairua asko merkatu zen. Jendeak uste zuen erori egingo zela dorrea, eta inork ez zuen ondoan bizi nahi.

• Egiten ari zirela, langile bat hil zen, baina lanorduz kanpo, andregaiari dorrea erakusten ari zenean. 250 langile aritu ziren lanean, tartean 50 ingeniari eta hainbat diseinatzaile.

• Burdinazko 18.038 pieza eta 2 milioi eta erdi errematxe ditu dorreak.

• 1662 eskailera ditu goraino, baina azken solairura heltzeko igogailua behar da derrigor.

• Jende asko zeukan kontra Parisen: azenario erraldoia deitzen zioten. Baina zientzialariek, kazetariek eta militarrek erabili izan dute dorrea euren lanerako. Horri esker izan da onartuago: hasieran turismoa ez zen nahikoa errentagarri izateko. 2014an ia 8 milioi bisitari izan zituen.

• Goian antena du, eta naziek Paris hartu zutenean (1940-44) telebista jarri zuten bertan bere propaganda zabaltzeko. Azkenean, Hitlerrek dorrea botatzeko agindu zion senitarteko frantziarrak zituen militar aleman bati. Bistan da: ez zion kasurik egin.

Hitlerrek suntsitu egin nahi izan zuen dorrea.

• Eiffel arkitektoaren arbasoak alemaniarrak ziren jatorriz (Bonickhausen), baina XVIII. gizaldian abizena aldatu zuten. 

• Urrutitik begiratuta, kolore bakarrekoa dirudi, baina ez da. Zenbat eta gorago, orduan eta ilunago.

• 2005ean lehen solairuan izotz-pista bat ipini zuten jendeak patinatzeko.

• Bost urtez behin, 50 tona margo ingururekin pintatzen dute, ez herdoiltzeko.

• Bertako jatetxeak Jules Verne izena du. 240 lagun sartzen dira.



Jules Verne jatetxea.




 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
May 6, 2015
Number: 1873012
Dialect:
  • Batua
Duration: 03:27
Number of visits: 5966