Docutec Card

Tugi eta bere pedicapa

Tugi Asian bizi da. Hamabost urte ditu eta zorioneko da pedicap bat daukalako.

Bere pedicapa eskaintzen die bidea laburtu nahi duten oinezkoei. Gautu arte horretan arituko da, bere adiskide asko bezala.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Hiru mila milioi pertsonatik gora bizi da Asiako kontinente azkengabean. Horietako asko sorterritik alde egin behar izanda, hiri handietako ingurune pobreetan bizi da.
Kilometro eta kilometroetan zehar luzatzen diren txaboladi hauetan % 90 etxeetan ez dago elektrizitaterik ez ur korronterik. Hemen, 12 urtetik gorako gazte gehienek lan egiten dute.
Honelako lekuetan eguneko buruko minik handiena janaria nondik atera da. Honelako lekuetan jaiotako erdiak baino ez dira heltzen hiru urtera.
Munduan zehar hamar gaztetik zortzi ez dira zure moduan bizi, oso bestela baino.
Hona hiri handietako baten auzuneak. Gazte guztiek bere ahalegintxoa egiten dute familiak zer jan izan dezan. Lan txikietan ari ohi dira. Batzuk, euritean ibaiek ekarritako plastiko edo metal bila, gero bildutakoa merkatari handiagoei saldu eta diru apur bat ateratzeko.
Beste batzuk, etengabe ibiltzen dira zakarrontzi eta kale-bazterretan botata dauden hondakinak jasotzen.
Tugi ere hementxe bizi da. Hamabost urte ditu eta zorioneko da pedicap bat daukalako.
Goizero joaten da berorrekin edateko ur bila, auzoko iturriren batera. Baina pedicapa ez da sartzen kalexketan barrura eta azken zatia oinez egin behar izaten du.
Auzune osoa presaka hazi izan da, nahas-mahasean, hiriarteko padurei metro batzuk irabazi nahian. Hortxe dago, albo-alboan, hiriko zaramategia.
Montzoi sasoian euri-errekak joaten dira kalexketan behera, lokatza eta kiratsa atzean utziaz. Inolako mediku-laguntzarik gabe, umeek daukate gaixotzeko arriskurik gehien.
Etxera orduko, Tugi nekatuta dago. Gogoan izan bidoiko hogeita hamar litro direla. Han ditu zain ama eta neba-arrebak. Etxea eurak egina da, zurez, zaramategian bildutako zatiekin.
Barruan bi gela ditu: bata, familia osoaren logelatzat darabilte eta bestea, sukaldetzat.
Tugik ekarritako urarekin amak arroz zuria egingo du. Horixe da familiaren ohiko janaria.
Gero, Tugik, nagusiena delako, berriro ere hirira joko du diru-apurren bat nondik aterako.
Bere pedicapa eskaintzen die bidea laburtu nahi duten oinezkoei. Gautu arte horretan arituko da, bere adiskide asko bezala.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jul 5, 2010
Number: 1872001
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 05:41
Number of visits: 3486