Docutec Card

Euskarak balio al du iraintzeko?

Askok uste dute euskaldunok ez dakigula irainik botatzen. Baina, euskaldunok badakigu maitatzen euskaraz, baita gorrotatzen ere. Badakigu lore ederrak botatzen, eta nola ez, baita irain petral askoak ere.

Joseba Aurkenerena irakasleak euskarazko birao eta irainen bilduma egiten jarraitzen du, eta irratsaio honetan horien zenbait adibide interesgarri emango dizkigu.

Orain arte eginiko euskarazko irainen zerrenda nahiko osatua hemen kontsulta daiteke.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA NESKA . Ba fruta eta barazkien artean bezala hitzen artean ere itsusirik ez dagoela esango du politikoki zuzena denak, barrutik denak direla onak, hitz guztiak direla politak, mmm horregatik agian erdaratik hartzen ditugu haserre gaudenean, edo norbaitetaz gaizki esaka aritu nahi dugunean behar ditugunak.
ESATARIA MUTILA. Bai, baina pertsonak bezala eta barazkiak eta moduan, e hitzak ere itsusiak izan litezke, je je je, eta badaude, e? Eta hauek erabiltzeko dei egin du Joseba Aurkenerenak.
ESATARIA NESKA . Joseba arratsaldeon.
JOSEBA . Bai, gauza bera.
ESATARIA NESKA. Euskarak ere badauka alde zakar hori, alde itsusi hori?
JOSEBA . Bai, pilo bat noski. Euskara kode osoa da, hizkuntza bat besteak bezalakoa eta denetik dauka, onerako eta txarrerako.
ESATARIA NESKA. Eta zergatik ez ditugu erabiltzen?
JOSEBA . Erabiltzen ditugu, nork erraten du hori? Hola, egunero erabiltzen dira, egia da agian e hirietan edo arlo urbanoan gutxiago erabiliko direla, igual izango dira hamabost bat baina nekazal arloan egunero erabiltzen dira eta pilo bat gainera, erdaraz baino askoz gehiago.
ESATARIA NESKA. Mmm, ja eta gero askotan, barkatu Xabi, errazagoa da esatea igual maite zaitut bezalako gauza politak beste hizkuntza batean, ez dugulako igual berdin sentitzen, posible da e … biraoekin ere gauza bera gertatzea? Irainekin?
JOSEBA . Irainekin? E … erabili beharra beste hizkuntzetan erraten duzu?
ESATARIA NESKA. Bai. Ez ditugulako berdin sentitzen, gurea ez den hizkuntzan.
JOSEBA . Mmm, ez nire ustez hola, hori da euskararen galera, ezta? Eta gure egoera, gure, hizkuntzaren aldetik daukagun egoera, eta horregatik ezartzen dira ba gaztelaniaz edo frantsesez erabiltzen diren irainak, baina arlo guztiz guztiz euskaldunetan, e … nekazal arloko guneetan eta horrela, euskarazko irainak bizi bizirik eta egunero. Hola, ez da ezer asmatu beharrik, badago asmatua eta aspaldian.
ESATARIA MUTILA. Zuk irainen zerrenda egin duzu, zein da zure irain faboritoa? Sexu irain faboritoa?
JOSEBA . E, bueno, ba begiratu, e asko dira, e? Baina badago bat hola, Lapurdin eta Nafarroan asko erraten dena, izugarri polita, urde …, urde zakil handia, e? Urde zakil handia, baina badira gehiago e? Asto tranka, asta pistola, asta pitotxa, Zuberoan erraten dutena, espantotxa e … eta gero badago euskaraz indarkari bat holako e … irainak egiteko, mari, hola aurrezkia, eta horrek ematen die indarra, ezta? Orduan zuk baldin baduzu urdea, eta jartzen badiozu aitzinatik   jartzen badiozu mari, ….
ESATARIA NESKA. Bai.
JOSEBA . … ba orduan mariurdea edo maritxerria edo maritxerrama horrek bai, badu askoz indar gehiago euskaraz e hori gabe baino, ez? Hori indarkariarekin.
ESATARIA NESKA. Zuk irainen zerrenda egin duzu eta pixka bat e tematikoki ari zara, ez? Gaika ari zara zerrenda egiten, ze orain e …. plazaratu duzun hau, animalia izenekin osatutako irainen zerrenda da.
JOSEBA . E …, animaliatan, anitz erabiltzen da euskaraz e zakurra, astoa, e txerria edo urdea, mandoa, sugea pixka bat gutxiago, txoria ere bai, ….
ESATARIA NESKA. Eta animalia izen horrek, berak bakarrik balio lezake norbait, norbaiti …
JOSEBA . Bai, bai, bai, bai, bai, bai, zerria eta ….
ESATARIA NESKA. Irain egiteko, hori da zerria edo astoa …..
JOSEBA . … astoa, astama eta holakoak, bai, bai .
ESATARIA NESKA. Bai?
JOSEBA . Zomorro samara dena.
ESATARIA MUTILA. Zerrenda luzea da, apoa izan liteke, baita ere?
JOSEBA . Bai, bai,bai.
ESATARIA MUTILA. Apoa zer da? Guk apoa deitzen diogunean norbaiti, zer esaten ari gara?
JOSEBA . Ba apoa normalean erabiltzen da pertsona itsusiarekin, ezta?
ESATARIA MUTILA. Mmm.
JOSEBA . Pertsona itsusiarekin eta pixka bat hola e traidore edo isil samarra dena.
ESATARIA MUTILA. Bai.
ESATARIA NESKA. Apoa.
JOSEBA . Apoa, bai, ez da batere polita.
ESATARIA NESKA. Zein da gehien errepikatzen den aberea, Joseba?
JOSEBA . Aberea? Ba nire ustez e …  dualitatea kontuan hartuta zerria, urdea, animalia bera baita.
ESATARIA NESKA. Mmm.



 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Apr 14, 2015
Number: 1854223
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:03:58
Number of visits: 5106