Docutec Card

Jarraitzen dugu loterian jokatzen

Badatoz Gabonak eta Gabonekin batera, baita loteria ere. Ezin esan gure artean loteria krisian dagoenik. Aurten aurreko urteetan baino diru gehiago jokatuko du jendeak loterian.

Euskal Telebistako bideo honetan, loteriari buruzko datu batzuk emango dizkigute: zenbat diru gastatuko dugun, zer sari banatuko dituzten eta abar. Zuk jokatzen al duzu loterian?

Transcription:[+] Transcription:[-]

AHOTSA. Loteria-ontziak dagoeneko Real Antzokian daude, Madrilen. Bi dira: zenbakiak gordetzen dituen ontzia eta bere anaia txikia, sariak hartzen dituena. 100.000 zenbaki zozketatzen dira. Aurten, baina 5 milioi dezimo gehiago salduko dira eta, antza, dena da ???
LOTERIA-SALTZAILEA. Se ha vuelto a vender….
KAZETARIA. Ezin esan loteria krisian dagoenik. Entzun bestela ondoko datua: azken hiru urteetan %13 egin du gora salmentak estatuan.
AHOTSA. Eta gurean ere datuek hori berori diote. Astebete falta arren zenbakien arabera, Hego Euskal Herrian 208 milioi euro gastatuko dugu, batez beste, 71 € biztanle bakoitzeko. Gehien gastatuko dutenak bizkaitarrak izango dira, ia 92 euro bakoitzak. Asko?, gutxi?, hori zaila da esatea.
HERRITAR GIZONEZKOA. Bueno…
AHOTSA. Eta are gehiago, familia osoari erosi nahi badiogu.
HERRITAR EMAKUMEA. Procuro dar…
AHOTSA. Aurten iaz baino 70 milioi euro gehiago banatuko dira saritan, guztira 680 milioi. Baina astebete itxaron beharko dugu. Gaur zortzi jakingo dugu zer zenbakiri egokituko zaion sari nagusiko bola hau.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A2
Dec 20, 2017
Number: 18349987
Source:
Duration: 00:01:15
Number of visits: 3339