Docutec Card

Pilates-ikastaroa (A1E07)

Amaia eta June kiroldegiko harreran daude, pilates-ikastaro bat egin nahi dutelako. Izen emateaz aparte, beste galdera batzuk ere egingo dituzte, informazio eske.

Transcription:[+] Transcription:[-]

AMAIA.— Izugarria da, June: hamaika aldiz esan didazu kirola egiteko, baina ez dizut inoiz kasurik egin.
JUNE.— Horixe, kirola ona da osasunarentzat!
AMAIA.— Bai, baina kiroldegiraino etorri gara eta kanpoan itxaron behar dugu zuk zigarroa bukatu arte. A zer kirolaria!
JUNE.— Zuk ere erretzen duzu!
AMAIA.— Orain arte bai. Baina kirola egiten badut, aurrena tabakoa utziko dut.
JUNE.— Ondo da, Amaia, oraintxe itzaliko dut. Azkeneko zupada eta barrura.
AMAIA.— Goazen, bai.

ETENA

AMAIA.— Egun on!
KIROLDEGIKOA.— Egun on, bai. Zer nahi duzue?
JUNE.— Zera, hemen pilates-ikastaroak ematen dituzue, ezta?
KIROLDEGIKOA.— Bai, datorren astean hasiko dugu bat. Hiru hilabetekoa da.
AMAIA.— Ederki, izena ematera etorri gara.
KIROLDEGIKOA.— Biak?
JUNE.— Bai, baina informazio pixka bat nahi dugu.
KIROLDEGIKOA.— Zer jakin nahi duzue?
JUNE.— Astean zenbat egunetan izango da?
KIROLDEGIKOA.— Astean hiru aldiz, ordu eta erdiko saioak dira.
JUNE.— Oso trinkoa da, ezta, Amaia? Zuk posible duzu?
AMAIA.— Bai, bai, aterako dut denbora ikastaroa egiteko. Kirola egin behar dut, gogortzen hasi naiz eta!
JUNE.— Ederki, nik ere bai... Badago lekurik oraindik?
KIROLDEGIKOA.— Bai, lau plaza gelditzen dira.
JUNE.— Ba horietako bi guretzat izango dira. Nor da irakaslea?
KIROLDEGIKOA.— Miren, Miren Rekondo.
JUNE.— Ezagutzen dut, oso ona da, lehen ere egin ditut ikastaroak berarekin.
AMAIA.— Ados. Gure datuak beharko dituzu, ezta?
KIROLDEGIKOA.— Bai, bete paper hauek zuen informazioarekin eta astelehenean ekarri, klasea hasi baino lehen.
JUNE.— Oso ondo, mila esker.
AMAIA.— A, ia ahaztu zait, nola ordaindu behar dugu?
KIROLDEGIKOA.— Paperean duzue kontu korrontea. Egin diru-sarrera eta ekarri agiria.
AMAIA.— Mila esker.
JUNE.— Besterik ez, ezta, Amaia?
AMAIA.— Ez. Bueno, ondo segi eta astelehena arte!
JUNE.— Agur, bai.
KIROLDEGIKOA.— Agur, eta ez ahaztu agiriak!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A1
Mar 13, 2015
Number: 1819657
Source:
Duration: 2:23
Number of visits: 2422