Docutec Card

Plazan (A1E03)

Amaiak eta Josuk plazara jo dute, zer edo zer erosi nahi dutelako bazkaltzeko. Bertan, sukaldean ohitura handirik ez eta bertako saltzaileari galdetuko diote gauzak nola prestatu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

JOSU.— Plaza ederra dugu herri honetan, e, Amaia?
AMAIA.— Bai, baina zertara etorri gara hona?
JOSU.— Zuk ez duzu kalean bazkaldu nahi, ezta?
AMAIA.— Ez.
JOSU.— Ba hemen zer edo zer erosi eta etxean prestatuko dizut. Ados?
AMAIA.— Zuk prestatu behar duzu?
JOSU.— Ez zara fidatzen, ala? Oraintxe ikusiko duzu!
ETENA
JOSU.Egun
on!
SALTZAILEA.— Egun on? Eguerdia pasatu da eta. Goizeko zazpietatik gaude hemen.
JOSU.— Bai, baina gu oraintxe atera gara fakultatetik. Aizu, zerbait erosi nahi dugu bazkaltzeko. Baduzu
letxugarik?
AMAIA.— Josu, entsalada bat prestatu nahi didazu?
JOSU.— (Isiltzeko) Xxxxxxt.
SALTZAILEA.— Goizean goiz bai, baina denak saldu ditut.
JOSU.— Eta eskarolarik gelditzen zaizu?
SALTZAILEA.— Urte garai honetan ez ditugu izaten!
JOSU.— Orduan, zer daukazu?
SALTZAILEA.— Ba begira, espinaka eder askoak dauzkat. Indar handia ematen dute!
JOSU.— Espinakak...
3
Plazan
A1E03
Irakaslearen gida
ETENA
AMAIA.—Ez al dakizu prestatzen, sukaldari jauna?
SALTZAILEA.— (Barrez) Ez dakiela prestatzen? Oso erraza da, gazte! Aurrena, erosi bi kilo espinaka, kilo bat
patata eta baratxuriak.
JOSU.— Eta zuk hori dena badaukazu, ezta?
SALTZAILEA.— Noski! Lehendabizi, jarri ura irakiten, olio eta gatz pixka batekin; gero, garbitu ondo espinakak
uretan; bitartean, zuritu patatak, ondo garbitu eta txikitxiki
egin.
JOSU.— Ondo da, eta gero?
SALTZAILEA.— Ez duzu jakingo bexamela egiten, ezta?
JOSU.— Ez, bueno...
AMAIA.— Karkar!
SALTZAILEA.— Orduan, espinakak eta patatak uretatik atera eta plater eder batean jarri. Eta bitartean, berotu
olioa zartagin batean.
JOSU.— Orain arte esan duzuna oso erraza da.
SALTZAILEA.— Baratxuria zuritu, xerratan moztu eta bota zartaginera. Eta bi minutu pasatuta, bota olioa eta
baratxuriak espinakei. Ados?
JOSU.— Bai, mila esker. Zenbat da?
SALTZAILEA.— Espinakak, patatak eta baratxuria... 9 euro eta 40 zentimo.
JOSU.— Tori, hemen duzu.
AMAIA.— Bueno, agur! Goazen, Argiñano!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A1
Feb 9, 2015
Number: 1808623
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 02:33
Number of visits: 2652