Docutec Card

Ibuprofeno gehiegi hartzen du jendeak

Botikari eta medikuek jakinarazi dute jendeak ibuprofeno gehiegi hartzen duela eta, gainera, behar baino dosi handiagoetan.

Behar ez denean hartzeak urdailari kalte handia egiten diola adierazi dute.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Garai batean buruko mina sentituz gero edo ondoezik egonez gero, aspirina hartzen genuen. Gero Termalgin hartzera pasatu ginen, eta gaurko egunean beti izaten dugu eskura ibuprofenoa, baina Ibuprofeno gehiegi hartzearen arriskuaz abisua ematen hasita daude mediku eta farmazialariak. Juan Del Arco, Bizkaiko Botikaren zentroko buru da, Juan, egun on.
JUAN DEL ARCO. Egun on, bai.
ESATARIA. Bueno, buruko mina agertu orduko, ibuprofenoa hartzen dugu berehala. Ondo ari al gara, Juan?
JUAN DEL ARCO. Bai, ondo zeren eta ibuprofeno oso medikamentu ziurra eta eraginkorra da.
ESATARIA. Mmmm.
JUAN DEL ARCO. Horrexegatik ba indikaturik dago buruko mina kentzeko eta beste min asko kentzeko baita ere, batez ere inflamazioarekin erlazioa daukaten minak. Baina medikamentu guztiak bezala edo sendagai guztiak bezala, ba neurriz hartu behar da.
ESATARIA. Neurriz hartu behar da. Irakurri dugu ibuprofeno gehiegi hartzeak arazoak eragin ditzakeela: arazo gastrikoak, giltzurrunetan eta gainera iktusa edo tronbosia ere eragin ditzakeela. Zenbat ibuprofeno hartu beharko genuke horrelako zerbait gertatzeko, Juan?
JUAN DEL ARCO. Bueno, ba zera, gure urdailari kaltea egiteko, gutxi, zeren eta antiinflamatorio guztiek eragin kaltegarria daukate urdailean. Horrexegatik oso inportantea da lehen esan duguna, neurriz hartzea….
ESATARIA. Neurriz hartzea.
JUAN DEL ARCO. Ibuprofeno hartzen badugu % 600 dosietan, ba bueno arrisku gehiago dago % 400 dosia hartzen badugu baino.
ESATARIA. Mmmm.
JUAN DEL ARCO. Orduan, ba bueno ikusten dugu betiko… betiko dosia edo jende askok hartzen duen dosia, hau da seiehunekoa, bera kaltegarria izan daiteke, eta…
ESATARIA. Hemen normalean jendeak ibuprofeno eskatzen duenean, bueno ibuprofeno esan dugu baina generikoa ere badago ezta, Juan?
JUAN DEL ARCO. Bueno ibuprofeno da izen generikoa.
ESATARIA. Izen generikoa da, bale,
JUAN DEL ARCO. Izen generikoa da.
ESATARIA. Hemen normalean jendeak 600 miligramoko pastilla hartzen du?
JUAN DEL ARCO. Zoritxarrez bai. Ohituta gaude eta mundu guztiak pentsatzen du, “ba bueno, ba, jo, aizu!, seiehun, ba bueno, hobeto ezta?”
ESATARIA. Bale.
JUAN DEL ARCO. Berrehunegaz [200ekin] erraz kendu dezaket, baina 600 hartzen badut, ba hobeto egongo naiz. Edo 400ekin sendatzen naiz, baina 600 hartzen badut ba orduan eta hobeto.
ESATARIA. Eta, Juan, 600 miligramoko zenbat pastilla hartu litezke, adibidez, egunean?, zenbat hartu litezke?
JUAN DEL ARCO. Ba 600ekoa behar badugu –ze jende askok behar du 600eko dosia, hori ere argi utzi behar da– ba lau pastilla hartu dezakegu egunean.
ESATARIA. Bueno ba oso erraza da. Jakina, ibuprofenoa eta gainontzeko botikak hartu litezke, seguruak direlako, baina neurria da kontua, neurriz hartu behar dira eta esan digu Juanek ba, adibidez, ibuprofenoaren kasuan, jendeak 600 miligramoko pastillak erosteko ohitura dauka, bueno, ba horiek hartzen badituzue, saiatu behar duzue txikiagoak hartzen. Baina horiek hartzen badituzue, egunean gehienez lau, gehiago ez e?

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Feb 10, 2015
Number: 1807052
Source:
Dialect:
  • Bizkaiera
Duration: 00:03:00
Number of visits: 6778