Docutec Card

Euskadin 100 familiak jo dute haurdunaldi subrogatura

Estatu espainiarrean ez da legezkoa haurdunaldi subrogatua, beraz, beste herrialde batera joan behar izan dute familia horiek agentzia baten bitartez haurdun gelditzeko prest dagoen emakume bat lortzeko.

Bideoan bide hori jorratu duen familia baten berri emango digute.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria.- Bikiak gurasoen besoetan eta aurrez aurre Samantha, haurrak sabelean izan dituen emakume amerikarra. Asteroko topaketa bat baino gehiago da, Igor, Leire, Maren eta Oihanen istorioa, alegia. Familian bi izatetik lau izatera pasatu dira Samanthari esker.
Igor, aita.- Gogorrena, onartzea ez zarela aita edo ama izango modu tradizionalean.
Leire, ama.- Zailena izan da hain urrun egotea, ezta? Ba, beti zaude pentsatzen ba zelan egongo da Sam? Zelan egongo dira umetxoak?
Esataria.- Leirek duen gaixotasunagatik ezin izan dute metodo tradizionalean familia handitu. Haurdunaldi subrogatuaren bitartez egin dute. Adoptatzea segituan baztertu zuten, prozesu luzeegia zelako eta beste emakume batek bere umeak izatea erabaki zuten. Horretarako, Idahora joan ziren.
Igor, aita.- Joan ginen Boisera, ezagutu nituen hiru hautagai gestantea (haurdun) izateko, elkarrizketatu genituen eta bat aukeratu nuen. Egiten duzuna da esperma han utzi, hazia utzi han eta da fecundación in vitro-ren prozesu bat.
Esataria.- 75.000 euro ordainduta, agentzia baten bitartez ezagutu zuten Samantha, ezkonduta dagoen eta bi ume dituen maistra amerikarra.
Leire, ama.- Ba Sam niretzat oso pertsona garrantzitsua da nire bizitzan, nire gestantea (haurduna) izango zela jakin nuenetik Oihan eta Maren jaio ziren arte, oso harreman estua izan dugu haurdunaldi osoan eta bueno, bera nire… nire aingerua da, nire ametsa ekarri didan aingerua.
Esataria.- Umeak jaio eta hiru aste Estatu Batuetan egin ondoren, Samantha agurtu eta Euskadira bueltatu ziren umeekin, baina kontaktuan jarraitzen dute oraindik ere. Astero elkartzen dira skype-ren bitartez. Orain, izeba Sammy denarekin.
Haurdunaldi subrogatua debekatuta dago Estatu Espainiarrean, beraz, bide hori aukeratzen duten familiek zailtasunak aurkitzen dituzte.
Ana Miramontes abokatuak urteak daramatza kasu hauek lantzen.
Baliteke umeak jaio diren herrialdean guraso batzuk izatea eta hona heltzerakoan beste batzuk agertzea erregistro zibilean. Honek arazoak eragin ditzake, amatasun-baja hartzeko edo erroldatzeko.
Hala ere, legeak aldatzen hasi dira kasuak ugaritu ahala. Euskadin, esaterako, ehun familiak baino gehiagok aukeratu dute haurdunaldi subrogatua, beraien ametsak errealitate bihurtzeko. Igor eta Leirek hamabost hilabetean bete duten ametsa.
Igor, aita.- Nik uste dut hau dela inoiz gertatuko zaigun gauzarik hoberena.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Feb 9, 2015
Number: 1806347
Source:
Duration: 02:56
Number of visits: 6471