Docutec Card

10.000 familiak kide bat dute sekta batean EAEn

Krisialdi ekonomikoak eragiten dituen egoera zailen ondorioz, sektak ugaritzen ari dira Euskadin.

 Terapia-zentroen moduko enpresa legalen atzean ezkutatzen dira askotan.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Berriemailea.- Mikeli ez zaio inporta aurpegia ematea. Sei urteko borroka darama. Karpeta hauetan bere familiak bizi duen drama gordetzen du. Senide batek, osasuna hobetzearren, terapia-zentro batera jo zuen eta orduan hasi zen aldaketa.
Pertsona zoragarria zen. Oso ikasle ona. Enpresa eta ekonomia karrerak eginda, eta den-dena galdu duela kontatzen digu Mikelek.
Leku batean eta bestean errepikatzen den istorioa da. Asunen senide bati terapia-zentro batera ikastaroak egitera joan eta orduan hasi zitzaizkion arazoak.
Asun.- Bera oso langile ona, oso pertsona maitagarria eta bueno, inolako arazorik gabe. Eta apurka-apurka beste pertsona batean bihurtu zuten: Ez da hain naturala, ez du betiko moduan barre egiten…
Berriemailea.- Konturatzerako, sekta baten barruan zeuden. Euren pentsaera eta izaera aldatu eta familiatik urrundu ziren eta horrez gain, bi kasuetan, kalte ekonomikoa ere eragin die.
Mikelek dio hilero diru-kantitate handiak ateratzen zituela bere senideak, 5000-6000 eurokoak.
Asun.- Hasieran kurtsilloak doan dira eta gero ja asteburuetan eta bueno, gero eta garestiago.
Drama pertsonalari arazo legala gehitu behar zaio. Oso zaila baita sekta izan eta delituzko ekintza izan dela frogatzea.
Legelaria.- Ahultasun-abusu hori zehatz-mehatz araututa egongo balitz nik uste dut baita aurrerapauso bat izango litzatekeela.
Berriemailea.- Legalki erregulazio eskasa dago, Europako beste herrialde batzuetan baino gutxiago.
Legelaria.- Araudi aldetik, ez? gauzak zehaztuago egongo balira, sekta zer den, ez elkarte legal edo ilegal, baizik eta sekta zer den, hortik abiatuta, segur aski, hori aurrerapauso bat izango litzateke, ez?
Berriemailea.- Legeak eremu hau arautzen duen bitartean, senideek bakarrik aurre egiten diote arazoari.
Asun.- Borrokatzen ari gara, oraindik borrokatzen ari gara, bai.


 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jan 27, 2015
Number: 1796528
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 02:27
Number of visits: 3285