Docutec Card

Botika faltsuen negozioa

Azken hamarkadetan, asko igo da markako medikamentuen nahiz generikoen faltsifikazioen kopurua, eta mundu osora hedatu da.

Osasunaren Mundu Erakundeak (OMEk) eginiko azken ikerketaren arabera, merkaturatzen diren 10 medikamentutik bat faltsua da. Medikamentuen faltsifikazioa irabazi handiak sortzen dituen negozioa da, batetik, herritarren medikamentu-eskaera handia eta etengabea delako, eta, bestetik, faltsifikazioen produkzioaren kostua oso baxua delako.

Eta horrek guztiak Garapen bidean dauden herrialdeetan milaka hildako eragiten ditu urtero.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA.- Garatzeko bidean dauden herrialdeetan saltzen diren 10 botiketatik bat faltsua edo eskasa da. Horrek milaka hildako eragiten ditu. Afrikako ume askok pneumoniarako eta malariarako eraginik ez duten tratamenduak hartzen dituzte Munduko Osasun Erakundeak salatu duenez.

Erakundearen esanetan gero eta mehatxu handiagoa dakarte medikamentu faltsuek eta Farmazia-merkataritzaren handitzeak, tartean interneteko salmentak. Izan ere, batzuetan atea zabaltzen diete produktu toxikoei: faltsifikatutako botikak, dosi ez zuzenaz edo osagai okerraz eginak izan daitezke edo batere eraginik ez duten osagaiez eginak. Botika faltsifikatuen negozioa 30.000 milioi dolarrekoa da, baina giza kostua larriagoa.

Edinburgoko unibertsitatearen azterketa baten arabera 70.000 eta 170.000 haur artean hil daiteke urtero pneumoniaz maila eskasekoa edo faltsua den botikengatik. Beste horrenbeste gertatzen da malariarekin. Gehien faltsifikatutako medikamentuak malariaren aurkakoak eta antibiotikoak dira, baina arazoa zabala da eta minbiziaren aurkako botiketara eta haurrik ez izateko piluletara heltzen da.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1 / B2
Dec 1, 2017
Number: 17709694
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:01:49
Number of visits: 3469