Docutec Card

Gorputzaren itxura garrantzitsua al da?

Euskal Herriko gazte jatorrenak bilatzen dituen saioa da Gu ta gutarrak. Saioko gazteek kontatuko digute zertarako egiten duten kirola, gorputz ederra izateko ala osasunez ongi egoteko.

Ikusiko duzuen bezala, bakoitzak arrazoi bat dauka kirola egiteko.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Zeintzuk ematen diozue garrantzia gorputzari edo fisikoki…
Egoitz Txurruka.- Ondo ikustea eta ondo sentitzea. Azkenean, ba, horretarako, ba, uste dut kirola egiten dugula gehienok, azkenean.
Argoitz Sanchez.- Bai, fisikoarengatik edo?  Gustatzen zaizulako, ez?
Egoitz Txurruka.- Nik uste dut, o sea, nik egiten dut kirola gustatzen jatalako (zaidalako), baina ere bai fisikoki ondo egoteko ere bai.
Argoitz Sanchez.- Orain dela urte batzuk kristoren kirola egiten nuen. Orain ja ez naiz, ez da, o sea, niretzat ez da hain garrantzitsua orain itxura, ez dakit.
Leire Martinez.- Nik, adibidez, kirola egiten dut, baina fisikoarengatik ez, o sea, baizik eta nire buruarendako delako la hostia eta gustatzen zait entrenatzera joatea lagunekin, futbol-partida bat jolastea… baina fisikoarengatik, egia esan, ez.
Aitor Ormazabal.- Fisikoki denoi gustatzen zaigu ondo egotea eta gero, psikologikamente, azkenean desfogatzen zara, ezta? Bai, hori, egunean zehar dauzkazun presioak edo ba eta igual korrika ba desfogatzen zara.
Hori da baita.
Leire Martinez.- Egia da, bai
Irantzu Berasaluze.- Azkenean denak arrazoi igualak dauzkagu. Denoi gustatzen zaigu azkenean ondo ikustea edo…
Egoitz Txurruka.- Eta zeuei, lotsa ematen dizue bainujantzian edo bikinian ibiltzea? Oraintxe goaz hondartzara, eta…
Irantzu Berasaluze.- O sea, zuek ikustea ez zait inporta. Kameraren aurrean jartzea inporta zait.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Oct 6, 2014
Number: 1705175
Source:
Dialect:
  • Nahasia
Duration: 01:16
Number of visits: 7906