Docutec Card

Moraza, biziberritzen ari den herritxoa

Hiri handian bizitzeak abantaila handiak dituen arren, batzuek nahiago izaten dute herri txiki bateko bakeaz eta abantailez gozatu.

Garai batean ia hutsik zegoen herria zen Moraza eta gaur egun web-orri bat duen Trebiñuko herri bakarretakoa izatera pasatu da, bizilagunen ekimenari esker. Horren eragile garrantzitsuena dugu Nerea Altzaga.

Eta berak kontatuko du nolako herria den Moraza eta nolatan iritsi zen ia desagertuta zegoen herrixka honetara.

Transcription:[+] Transcription:[-]

GORKA.- Eta orain joan behar dugu oso jende gutxi dagoen leku batera. Imanol de La Varga egun on.
IMANOL.- Kaixo Gorka, egun on! Tristea da e bizitzaz beteriko herriak izan zirenak nola itzaltzen diren ikustea. Badirudi gainera, azken urteetan herri txikiak hustu eta herriak, hiriak betetzen ari direla, garai bateko herrien bizitza itzaltzen doala. 2013ko Gaindegiaren datuen arabera 40 herri badira Euskal Herrian desagertzeko arriskuan. Eta kontrakoa ere gertatzen da kasu batzuetan e. Garai bateko herri txikiak haziz eta haziz joan dira haien herri-izaera galdu arte. Guk baina Gorka buelta emango diogu egoera honi: garai batean hutsik zegoen eta gaur berpizten ari den herria bisitatuko baitugu.
GORKA.- Morazan bizi da Nerea Altzaga, Trebiñun dagoen herrixka txikia da Moraza. Eta pasa da hilzorian zegoen herri txiki bat izatetik, ia hutsik zegoen herri bat izatetik biziberritzen ari den herria izatera. Gure Gasteizko estudioetan dugu Nerea. Kaixo, egun on.
Nerea.- Kaixo, egun on!
GORKA.- Zer moduz?
NEREA.- Ondo.
GORKA.- Ondo?
NEREA.- Bai.
GORKA.- Beno, konta iezaguzu non dagoen Moraza eta nolako herria den Moraza.
NEREA.- Ba, Moraza, Trebiñuko konderrian dago eta muga egiten du hainbat arabar herrirekin: Baroja, Payueta, Peñaferrada. Eta beno, nolakoa da? Ba, txikia eta polita.
GORKA.- Bai, beno. Zuek, beno zuk Nerea ezagutu zenuen Moraza herria hilzorian zegoenean?
NEREA.- Ez, ez. Egia esanda. Beno, ni Gasteizen jaiotakoa naiz. Ni etxe baten bila nengoen eta beno, kasualitatez Morazako etxe bat topatu nuen eta maitemindu egin nintzen.
GORKA.- Aipatu dugu duela 40 bat urte herria hilzorian egon zela, hutsik zegoela. Hutsik egotera iritsi zen? Biztanlerik gabe egotera iritsi zen ala..
NEREA.- Ez, ez. Duela 40 urte gutxi gorabehera, etxe guztiak ba ia-ia erortzeko zorian zeuden. Orduan bertako jendea, beno, bertako jendea ez, Gasteiztik edo hainbat lekutatik joan zen jendea: etxeak erosi zituzten eta hori. Baina, egia esanda, bertan bazegoen jendea bizitzen. Gure Antonio jauna dela “pastorea” (artzaia) eta hor jarraitzen du bizitzen gainera.
GORKA.- 25 pertsona bizi dira gaur egun Morazan, ezta?
NEREA.- Gutxi gorabehera bai. Baina, udan bakarrik e. 25 edo, gero eta gehiago. Baina urtean zehar egongo gara ba 10 pertsona gutxi gorabehera?
IMANOL.- Hala ere, Nerea, herria biziberritzeak ekarriko zituen berarekin batera bestelako balio batzuk ere, herritarren arteko loturak estutzeko ere balio izango zuen? Elkarlana bultzatu duzue, ezta?
NEREA.- Bai.
IMANOL.- Lotura estuak egin dituzue zuen artean?
NEREA.- Bai. Ba hori, ba koadrilatxoa sortu dugu. Gehiago ezagutu gara elkarrekin, eta…
IMANOL.- Herriko jaiak ere berreskuratu dituzue ezta?
GORKA.- Kontxo, berreskuratu dituzue.
NEREA.- Bai.
GORKA.- Noiz dira?
NEREA.- San Juan egunean dira.
GORKA.- Ah, begira. Nerea, mila-mila esker faktorian izateagatik.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Oct 27, 2017
Number: 16458431
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 03:18
Number of visits: 2835