Docutec Card

Garrantzitsua al da ortografia?

WhatsApp eta posta elektronikoko mezu ugari idazten ohituta gauden garai honetan, badirudi garrantzia galdu duela ortografiak.

Kontrakoa diote ikerketek, ordea, enpresek dirua galtzen baitute bertako langileek ortografia-akatsak egiten badituzte.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Xabier Madariaga berriemailea.- Ez dago diktaketen beldur izan ez den belaunaldirik. Egun, ordea, duela 20 urte egiten genituen akatsen bikoitza egiten dugu.
Egungo komunikazio azkarrei botatzen diote errua batzuek. Nola edo hala, emailarekin, enpresa-zuzendari batek, esaterako, inoiz ez du lengoaia hainbeste kontrolatu behar izan.
Ingeniari hau obran arazorik gabe komunikatzen da, baina, gainera, egunero ehun bat mezu bidali behar dizkie bezero eta hornitzaileei. Beti akatsen beldur da. Zuzen idazteko ez dutela prestatu onartzen du berak.
Frantzian enpresa artean bidaltzen diren emailen eguneko 90ek gutxienez ortografia akats bat dute. Konpainiei garesti irteten zaizkien akatsak dira horiek. Ikerketek diote milioika euro galtzen dituztela euren langileen ortografia kaskarragatik.
Ikerketa britainiar baten arabera, akatsak dituen Internet bidezko salmenta web batek erdia saltzen du.
Beraz, eskoletan konpontzen ez duten arazoari erremedioa bilatzen hasi dira Frantziako enpresetan. Gero eta zabalduago daude orografia-kurtsoak, ikaslerik onena saritzen duten kurtsoak.
“Maila igotzen dugu eta hobeto idazteko erramintak lortzen ditugu” diote proba egin dutenek.
Bukatu da, beraz, ortografiari jaramonik ez diogula egiten esatea. Ortografiak asko inporta du, batez ere dirua tartean dagoenean.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
May 6, 2014
Number: 1588024
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 01:29
Number of visits: 6255