Docutec Card

Agure zaharra

Kanta hau Lluís Llach musikari kataluniarrak 1968an konposatutako L'estaca abestiaren euskal bertsioa da. Gorka Knörrek egin zuen ospetsu gure artean, Xabier Letek euskaratutako bertsioa kantatuz, 1976an.

Kanta hau oso ezaguna da bai Catalunian eta bai Euskal Herrian, jendeak kalean eta otorduetan askotan kantatzen duena. Euskaraz ere bertsio bat baino gehiago ditu. Hemen entzungo duguna Betagarri talde gasteiztarrak 2002an grabatua da; jatorrizkoa baino erritmo biziagoa du.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Agure zahar batek zion bere etxe aurrean
goizean goiz lantokira irteten nintzanean:
ez al dek, gazte, ikusten gure hesola zein dan,
desegiten ez badugu, bertan galduko gera.

Baina guztiok batera
saiatu hura botatzera,
usteltzen hasita dago-ta,
laister eroriko da.
Hik bultza gogor hortikan
ta bultza nik hemendikan
ikusiko dek nola-nola
laister eroriko dan.

Baina denbora badoa, nekea zaigu hasi
eskuak zartatu zaizkit, eta indarrak utzi. 
Usteltzen badago ere, karga badu oraindik,
berriz arnasa hartzeko esaigun elkarrekin:

Baina guztiok batera saiatu hura botatzera...

Agure zaharra falta da gure etxe ondotik,
haize txar batek hartuta eraman du hemendik.
Haur batzuk ikusten ditut eta inguraturik
aitona zaharraren kanta nahi diet erakutsi:

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Oct 5, 2017
Number: 15715668
Duration: 00:03:56
Number of visits: 1133