Docutec Card

Itzultzaile automatikoaren bertsio hobetua

2012an jarri zen martxan itzultzaile automatikoa eta egungo gaztelania-euskara itzultzailearen hobetutako bertsio bat aurkeztu da.

Honetaz gain, itzultzaile automatikoaren bi anai-arrebak ere aurkeztu dira: euskara-gaztelania itzultzailea, alde batetik, eta ingelesa-euskara itzultzailea, bestetik.

Itzultzaile hauek smartphone¿ delakoetan ere presentzia izango dute. Izan ere, telefono hauetarako bi aplikazio aurkeztu baitira. Itzultzailea hurrengo helbidean egongo da erabilgarri: www.itzultzailea.euskadi.net

Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoak testu laburrak (1.500 karaktere, gehienez ere) eta webguneak itzultzen ditu. Beraz, orain arte, adibidez, gaztelaniaz idatzitako egunkari bat euskaraz ikusteko aukera izan bada, hemendik aurrera, euskaraz idatzitako bat gaztelaniaz ikusteko aukera egongo da edo ingelesez idatzitako bat euskaraz. Jakina, itzultzaile automatiko guztiek dituzten mugak kontutan hartuta.

 



 

Hala ere, esan beharra dago, itzultzaileak burutzen duen itzulpenak izugarri lagunduko diola erabiltzaileari.
Esan bezala, itzultzaile automatikoa laguntza-tresna bat da. Ez du inoiz gizakia, itzultzaile profesionala, ordezkatuko, ezinezkoa litzateke hori, baina, eguneroko lanean, euskara ikasteko eta irakasteko eta, oro har, pertsonen arteko komunikazioan, oso tresna garrantzitsua bilakatu daiteke etorkizunean.

Mugikorretarako ere bai

Hemendik aurrera, Android eta IOS sistema eragilea dutenek aplikazioa deskargatu eta itzultzaile automatikoa erabili ahal izango dute bere mugikorretan.
Android Google Play-n eskuragarri dago eta IOS aplikazioa aste gutxi barru Apple Store-n egotea espero da.
Gainera, aplikazio honen bitartez, beste aukera bat zabaltzen zaio erabiltzaileari. Telefonoan testua idatzi beharrean, ahoz diktatu ahalko dio mugikorrari zuzenean eta, honek, ondoren, testua idatziko du. Testua idatzitakoan, zuzenean itzuliko du telefonoak.


 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Apr 4, 2014
Number: 1568523
Number of visits: 4883