Docutec Card

Gazteen kirol-zaletasunak

Kalera atera gara gazteek zer kirol praktikatzen duten eta zer ohitura dituzten jakiteko. Inkesta honetan, ikusiko duzun bezala, denetarik aurkitu dugu.

Eta zuk kirolik praktikatzen al duzu? Eta kirol arriskutsurik?

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA

 

Kirol hitzaren inguruan:

 

Gazteen kirol-zaletasunak

Kalera irten gara gazteek zer kirol praktikatzen duten… jakiteko.

Eta zuk kirolik praktikatzen al duzu? Eta kirol arriskutsurik?

Kalera etorri gara gazteei kirolei buruz galdetzeko.

Gure gazteek zein kirol praktikatzen dute?

Nik normalean ez dut kirola egiten.

Niri kirol guztiak gustatzen zaizkit.

Nik kirola praktikatu? Uf, nik ez dut kirola asko praktikatzen, baina hori bai, kirola ikustea izugarri gustatzen zait.

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Kaixo, egun on denoi! Gaur kalera etorri gara gazteei kirolei buruz galdetzeko. Gure gazteek zein kirol praktikatzen dute, eta zer gustatzen ote zaie gehien? Eta zer ez zaie batere gustatzen? Erantzun hauek jaso ditugu. Ikusiko duzuen bezala, denetarik aurkitu dugu.

Amagoiak hau esan digu- Nik normalean ez dut kirola egiten, ez dut denborarik, baina udan bai, asko gustatzen zait mendiko bizikletan ibiltzea edo igeri egitea. Neguan berriz, eskiatzea gustatzen zait, batez ere Frantziako Pirinioetan. Hango parajeak zoragarriak dira, benetan!.
Eta Jonek- Ba, nik normalean korrika egiten dut; lasaitzeko oso ona da, eta ez du arriskurik. Udan ikaragarri gustatzen zait Zumaiako hondartzan igeri egitea. Gorputza osasuntsu izateko, igeri egitea da onena. 
Mirenek hau esan digu- Niri, kirol guztiak gustatzen zaizkit, bai arriskutsuak, bai lasaiak. Normalean eskiatzera joaten naiz nire lagunekin, baina ez zait gustatzen mendi altuetan ibiltzea. Mendi handi horietan? Ezta pentsatu ere!
Eta Mikelek- Nik kirola praktikatu? Uf, nik ez dut kirola asko praktikatzen, baina hori bai, kirola ikustea ikaragarri gustatzen zait. Eta futbolean ibiltzea berriz, ez zait batere gustatzen, oso aspergarria iruditzen zait.
Anek hauxe esan digu- Niri bide gorrietan patinatzea gustatzen zait gehien. Asko atsegin dut, eta  oporretan edo eguraldi ona egiten duenean gustura ibiltzen naiz patinetan. Gainera, asteburu batzuetan pilotalekuan palaz ibiltzea asko gustatzen zait. Ikaragarri ondo pasatzen dut.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A1
Mar 20, 2014
Number: 1553580
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:01:56
Number of visits: 8796