Docutec Card

Selma Huxley, euskal baleaguneen ikertzailea

Eusko Jaurlaritzak Lagun Onari goraipamena eman dio Selma Huxley jatorri kanadarreko eta britainiarreko ikertzaileari.

1530. eta 1700. urteen artean Ternua eta Labradorren izan ziren euskal arrantzaleei buruz ikertzen eman du bizitza osoa Selma Huxleyk. Hala, zenbait baleagune aurkitu zituen, eta ordura arte ezagutzen ez zen Kanadako eta Euskal Herriko historiaren zati bat ezagutarazi zuen.

Biografia

Selma Huxley-Barkham (Londres, 1927ko martxoaren 8a) Kanadako eta Euskal Herriko historian aditua da. 1972an, Oñatira joan zen Kanadako kostalde atlantikoan, Ternua eta Labradorren, XVI. eta XVII. mendeetan izandako euskaldunei buruzko ikerketak egitera. Bere ikerkuntzei esker, aurkikuntza historiko eta arkeologiko garrantzitsuak egin ahal izan zituen.

Izan ere, aurkitu zituen dokumentu batzuei esker, Kanadan eta Euskal Herrian batere ezaguna ez zen historiako arloa ezagutarazi zuen: batez ere XVI. mendean, Ternuan zeuden bakailao eta balea arrantza-leku euskaldunak. Hainbat aurkikuntza egin zituen: Labradorko Red Bayn XVI. mendean euskal balea-industria zegoela, balea-portuak, guneen aztarna arkeologikoak, eta portu horietan hondoratutako euskal galeoiak zeudela –horien artean San Juan galeoia (1565. urtekoa).

Artxiboetan, XVI. mendean Kanadako kostaldean eskuz idatzitako hiru dokumentu bitxi aurkitu zituen Huxleyk: txalupen salmentaren agiri bat (1572. urtekoa) eta bi testamentu (1577. eta 1584. urtekoak). Kanadan idatzitako dokumentu zibil original zaharrenak dira. Dokumentuetan oinarriturik, Selmak bazekien portu horietan euskal baleazaleen aztarnak aurkituko zituela, bai lurrean, bai urpean. Ikerketetan oinarriturik, Huxleyk espedizio arkeologikoa antolatu zuen Labradorreko hegoaldera, 1977ko udan.

Kostaldeko zenbait portu aztertu zituen, eta euskal baleaguneen aztarnak aurkitu zituen, baita Red Baykoa ere. Hala, Europan egindako historia-lana berretsi zuen. Espedizioan, besteak beste, Ternuako Memorial Unibertsitateko James Tuck arkeologoak hartu zuen parte.

Txalupa zahar bat Labrador hegoaldeko Red Bay interpretazio-zentroan.

Huxleyk aurkitu zituen hainbat eskuizkribuk XVI. mendean Badia Handiko portuetan izandako euskal balea-ontzien hondorapenei buruzkoak ziren. Portu horien gaur egungo izenak Labradorko kostaldean identifikatzea lortu zuen: Pasaiako ontzi bat (1563) Los Hornosen hondoratu zen, gaur egungo Pinware Bayn; Mutrikuko Madalena (1565) eta Donostiako María Chateon, gaur egungo Chateau Bay / Henley Harbour-en; eta San Juan  (1565) eta Madeleine (1574) ontziak Buttesen,  Red Bayn.

Datu horiei esker, 1978an, Parks Canadako urpeko arkeologoen talde batek XVI. mendeko balea-ontzien kroskoak aurkitu zituen Red Bayn eta Chateau Bayn. Huxleyk azterketa historikoak egiten jarraitu zuen, Tuckek eta Grenierrek Red Bayko lurreko eta urpeko indusketak zuzentzen zituzten bitartean. 1979. urtean, Kanadak leku historiko nazional izendatu zuen, eta 2013an, Unescok, Gizateriaren Ondare Historiko.

1981n, Kanadako Gobernuak Huxleyren Kanadako Ordena eman zion, herrialdeko saririk handiena «herrialdeko historiari garai horretako ekarpenik handienetako bat egin izanagatik». Gainera, Huxleyk aurkitutako eta dokumentatutako garai bateko balea-portuetako bat, egungo Red Bay, Labradorren, Kanadako leku historiko nazional izendatu zuten. Era berean, 2013ko ekainean, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Labradorko Red Bay herria bere lanaren erakusle nagusien bilakatu da, eta berari eskainitako ikerketa-zentro bat eta museo bat ditu.  Michael Barkhman semeak oso gustuko du Euskal Herria, eta bertako historia ondo ezagutzen du.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Selma Huxley-Barkham (Londres, 1927ko martxoaren 8a) Kanadako eta Euskal Herriko historian aditua da. 1972an, Oñatira joan zen Kanadako kostalde atlantikoan, Ternua eta Labradorren, XVI. eta XVII. mendeetan izandako euskaldunei buruzko ikerketak egitera. Bere ikerkuntzei esker, aurkikuntza historiko eta arkeologiko garrantzitsuak egin ahal izan zituen.
Izan ere, aurkitu zituen dokumentu batzuei esker, Kanadan eta Euskal Herrian batere ezaguna ez zen historiako arloa ezagutarazi zuen: batez ere XVI. mendean, Ternuan zeuden bakailao eta balea arrantza-leku euskaldunak. Hainbat aurkikuntza egin zituen: Labradorko Red Bayn XVI. mendean euskal balea-industria zegoela, balea-portuak, guneen aztarna arkeologikoak, eta portu horietan hondoratutako euskal galeoiak zeudela –horien artean San Juan galeoia (1565. urtekoa).
Artxiboetan, XVI. mendean Kanadako kostaldean eskuz idatzitako hiru dokumentu bitxi aurkitu zituen Huxleyk. Dokumentuetan oinarriturik, Selmak bazekien portu horietan euskal baleazaleen aztarnak aurkituko zituela, bai lurrean, bai urpean. Ikerketetan oinarriturik, Huxleyk espedizio arkeologikoa antolatu zuen Labradorreko hegoaldera, 1977ko udan.
Kostaldeko zenbait portu aztertu zituen, eta euskal baleaguneen aztarnak aurkitu zituen, baita Red Baykoa ere. Hala, Europan egindako historia-lana berretsi zuen.
Huxleyk aurkitu zituen hainbat eskuizkribuk XVI. mendean Badia Handiko portuetan izandako euskal balea-ontzien hondorapenei buruzkoak ziren. Portu horien gaur egungo izenak Labradorko kostaldean identifikatzea lortu zuen: Pasaiako ontzi bat (1563) Los Hornosen hondoratu zen, gaur egungo Pinware Bayn; Mutrikuko Madalena (1565) eta Donostiako María Chateon, gaur egungo Chateau Bay / Henley Harbour-en; eta San Juan (1565) eta Madeleine (1574) ontziak Buttesen,  Red Bayn.
Datu horiei esker, 1978an, Parks Canadako urpeko arkeologoen talde batek XVI. mendeko balea-ontzien kroskoak aurkitu zituen Red Bayn eta Chateau Bayn.
1981n, Kanadako Gobernuak Huxleyren Kanadako Ordena eman zion, herrialdeko saririk handiena. Gainera, Huxleyk aurkitutako eta dokumentatutako garai bateko balea-portuetako bat, egungo Red Bay, Labradorren, Kanadako leku historiko nazional izendatu zuten. Era berean, 2013ko ekainean, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Mar 13, 2014
Number: 1548048
Source:
Duration: 03:02
Number of visits: 6507