Docutec Card

Emakumeen hirutik batek sufritu du Europan indarkeria matxista

Iparreko eta hegoaldeko herrialdeen artean ez dago alderik. Baina gizon eta emakumeen arteko berdintasuna dagoen Ipar Europako herrialdeetan, errazago eta gehiago hitz egiten da gai honi buruz.

Hirurogeita bi milioi emakumek indarkeria fisikoa edo sexuala sufritu du.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Olga Zabalgogeaskoa berriemailea.- Etxean, lanean, jendaurrean, ateak itxita, egunero eta edonon urratzen dira Europan emakumeen eskubideak. Hirutik batek, hau da, hirurogeita bi milioi emakumek indarkeria fisikoa edo sexuala sufritu du.
Gordinagoa da errealitatea datuok ikusita, hirutik batek dioelako haurtzaroan, umetan, eraso fisiko edo sexualak egin zizkiola helduren batek.
Ehuneko bostek dio, gainera, bortxatu egin dutela. Ehuneko 43k umilazioak eta debekuak jasan dituzte indarkeria psikologikoaren biktimak dira.
Eta egoera larrienetan ere, hamarretik seik ez dute sufrimendu horren berririk ematen.
Goi-karguetan dauden emakumeen ehuneko 75ek jazarpen sexuala jasaten dutela dio Joanna Goodeyk. Nagusia, lankidea edo bezeroa izan daitezke erasotzaileak.
Eskandinaviako herrialdeetan eta Europa hegoaldean indarkeria matxistak ez du mugarik ezberdintzen.
Baina gizon eta emakumeen arteko berdintasuna dagoen Ipar Europako herrialdeetan errazago eta gehiago hitz egiten da gai honi buruz.
Datuok aurrez aurre eginiko elkarrizketen ondoren batu dira. Hemezortzi eta hirurogeita hamalau urte bitarteko 52.000 emakumek hartu dute parte.

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Mar 6, 2014
Number: 1542145
Source:
Duration: 01:21
Number of visits: 8500