Docutec Card

Moda-aholkuak, Goizane 'it girl'aren eskutik

'Me, myself and my wardrobe' blogaren arduraduna da Goizane Aviles. Bere pasioa gustuko dituen outfitekin argazkiak eta bideoak egitea da, gero blogera eta youtubera igotzeko.

Bideoan ikusiko dugun bezala, lan horiek igandean egiten ditu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Ahotsa: Agur, Haizea! Argi dago neska berezia zarela eta seguru laster sorpresa gehiago emango dizkiguzula! Baina, ixxxxxx, ez hitz egin ozen, gure moda-aditua oraindik ohean baitago.
Egun on, Goizane!
Goizane Aviles.- Kaixo! Bai, igandea da eta nahiko goiz igandea izateko. Bederatziak dira, baina esan behar dut nik igande goizetan nire modaren inguruko bloga eta youtubeko kanalaren materiala prestatzen dudala eta beraz, ezin dut inoiz berandura arte lo egin.
Beraz, hasi gaitezen egunarekin!
Eta egunarekin jarraitu baino lehen, gosalduko dut. Beti bezala, txikitatik, esnea eta kakaoa gosaldu dut. Egia esan, nahiko arraroa naiz edariekin. Ez dut gustuko ez kafea, ez tea, ez dut alkoholik edaten, ez dut refreskorik edaten. Bakarrik dut gustuko ura, esnea kakaoarekin, zumoak, baina… uste dut ezer gehiago. Hori bai, janaria bai. Hor denetarik jaten dut eta asko jaten dut.
Eta orain bai, gaur argazkiratuko ditudan outfitak aukeratzeko momentua heldu da.
Hemen daukat nire super armairua eta hasi gaitezen.
Bueno, ikusiko duzuenez, asko, baina asko asko maite dut jantziekin janztea. Asko gustatzen zait nire hankak erakustea. Nahiko baxua naiz eta neure burua ondo ikusten dut jantziekin, baina badaude hainbat gauza ez ditudanak, baina, batere ez gustuko. Eta zeintzuk dira? Bada, dira gaur egun oso tendentzian dagoen apurtutako frakak, ez ditut batere ez gustuko. Oso arraroa iruditzen zait nola geratzen zaizkidan.
Eta orain bai, uste dut badakidala zein outfit jantziko ditudan gaurko argazkietarako.
Beraz, orain, zer tokatzen da? Aurpegi honekin zeozer egitea eta pixka bat makillatuko naiz eta listo!
Ahotsa.- Noski, guapi, laster ikusiko ditugu aukeratu dituzun outfitak. Prest gaude Gozanek bere argazki-saiorako aukeratutako outfitak ikusteko.
Goizane Aviles.- Eta orain, aste honetarako argazkiak ateratzea tokatzen zait. Eta beti bezala, Bilbora goaz horretarako. Eta bai, hemen daramatzat outfit guztiak eta orain gordeko ditut eta prest gaude Bilbora joateko.
Gidatzen badakit, baina egia esan, ez dut oso gustuko. Nahiago dut kantan eta dantzan ibiltzea bidaiatzen dudan bitartean.
Musika orokorrean maite dut, baina bat aukeratu behar badut, musika latinoa izango litzateke.
Eta ja aparkatu dugu eta gaurkorako aukeratu dut justu Doña Casilda alboko parte hau. Asko gustatzen zait hemen argazkiak ateratzea kontraste asko dagoelako, ez? alde batetik, berde asko dago, baina baita ere hiriaren hainbat gune, oso politak, daude: Iberdrola dorrea, Euskalduna jauregia, eta beraz, kontrastea lortzeko oso leku on-ona iruditzen zait.
Argazkiak ateratzerakoan, gehien kontuan hartzen dudana outfita destakatzea da eta noski, argazki naturalak izatea. Ez ditut batere gustuko argazki artifizialak, horregatik ni beti irribarretsu ateratzen naiz nire argazkietan.
Lehenengoarekin bukatuta, orain gozen kotxera outfita aldatzera.
Nahiz eta oso glamurosoa ez izan, ni beti kotxean aldatzen naiz, bai argazkiak zein bideoak grabatzen ditudanean denbora hobeto aprobetxatzeko. Beraz, hemen noa.
Ikusten duzuenez, blog eta youtube kanal bat izatea ez da lan erraza eta beraz, asko maite behar duzu bloga eta youtuberen inguruko mundu hau egunera eramateko.
Mundu honetatik gehien gustatzen zaidana egin ditudan lagunak dira.
Jada hamabi eta erdiak dira. Gaurkoz bukatu dugu eta beraz, orain bai, igandea disfrutatzera goaz. Agur!
Ahotsa.- Disfrutatu, Goizane! Ze xarma duen Arabako it girl honek!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A2
Sep 18, 2017
Number: 15258778
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 04:59
Number of visits: 3581