Docutec Card

Etxe pasiboa Jungitun

Adelina Uriarte da etxe honen jabea. Gasteiztik 5 kilometrora dago, solairu bakarrekoa da eta 170 metro karratu ditu.

Herri berean, guztira, hiru etxe jasangarri daude. Euskal Herria Zuzenean saioko bideoa.

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Etxe jasangarri bat barru-barrutik ezagutuko dugu orain. Horretarako Araba aldera joango gara. Baina ikustea merezi du, abantaila ugari dituelako. Esterako, gailu bati esker haizeberritu dezakegu etxea, leihoak zabaldu gabe. Liernik gehiago kontatuko digu.
LIERNI AGIRREZABALA. Adelina, zein litzateke etxe pasiboaren esanahia?
ADELINA. Etxe pasiboa deitzen zaio, etxe normalei aktiboak esaten diegulako. Eta etxe aktiboak energia kontsumitzen du, eta etxe pasiboak oso energia gutxi behar du, konfort-maila edo gustura egoteko maila mantentzeko.
L. A. Hori lortzeko gauza asko izan behar ditugu kontuan?
A. Buneo, batez ere hiru edo lau gauza. Lehenengoa, norantz jartzen duzun etxea begiratzen, ezta? Orientazioa,
L. A. Orientazioa.
A. Hori da, baina gero, horretaz aparte, berez etxe pasibo batetan daudenak dira isolamendu oso handia: leihoak. Oso leiho potoloak izaten dira. Gero, zirrikiturik ez dadila gelditu, batez ere leiho inguruan, ze hortik hotza sartzen zaigu, eta azkenik, bentilazioa.
L. A. Eta etxea nola berotzen duzue? Hemen berogailu bat ikusten dut duzuela.
A. Bai: berez etxe hau honekin berotzen da…
L. A. Honekin bakarrik.
A. Bai. Honekin bakarrik. Hau tximinia modukoa da baina Peletekin daukagu, erabiltzen da. Hau…
L. A. Zer da hori?
A. Egurra beharrean. Berez, egurra da. Baina hau egiten da, egurretik gelditzen diren “serrinarekin” edo hau prentsatu egiten da. Eta hauek egiten dira. Azkenean hau egurra da. Normalean neguan egunean hirutan edo lautan pizten da, tarteka: 10 minutu, 20 minutu, eta itzaltzen da. Eta horrekin nahikoa da. Orduan oso-oso gutxi kontsumitzen du.  
L. A. Leihoak ere aipatu dituzu.
A. Bai.
L. A. Zenbat kristal ditu leiho honek?
A. Bai. Leiho hauek hiru kristal dauzkate. Bi eduki beharrean: normalean bi edukitzen dituztela, ba hauek hiru dauzkate. Ikusten duzu leiho askoz  potoloagoa dela normalean baino: oso zabalak, 9,4 zentimetro dauzkate…
L. A. Argi ikusten dugu hormak ere zabalak direla
A. Klaro. Hormak oso zabalak dira: hemen 40 zentimetro dauzkagu, baina 40 horietatik erdia isolamendua da.
L. A. Leihoak-eta hegoalderantz daude.
A. Bai. Kasu honetan hegoalderantz dauzkagu saloia eta logelak, ba eguzkirik goxoena delako, hemen, Gasteizen.
L. A. Leiho hauek ez dituzue zabaldu ere egiten?
A. Ez. Ez.
L. A. Hori zergatik?
A. Ez ditugu zabaltzen batez ere, airea, esan dugu makina bat dagoela airea berriztatzen. Horietatik sartzen da aire garbia, oso-oso astiro sartzen da, oso mantso. Zuk ez duzu igartzen, baina denbora guztian airea berrizten ari da.
L. A. Eta kable horiek, zintzilik dituzunak?   
A. Nik eraikuntza-enpresa batean lan egiten dut. Honekin lan egiten dugu. Eta orduan enkargatu genion Eusko Jaurlaritzako laborategi bati neurketa batzuk egitea. Ze guk jakin nahi genuen dena ondo zegoen,  edo zerbait zuzendu behar genuen…
L. A. Magia!
A. Hemen dago. Hau da bero-berreskuratzailea edo “recuperador de calor”. Hemendik sartzen da etxeko airea, 20 gradutan daukaguna, 20-21 gradutan daukaguna, beste alde honetatik kaleko airea sartzen da,  orain 7 gradutan, adibidez, momentu honetan daukaguna. Guzti horretatik horrek lortzen du, 7 gradutan daukagun aire hori ba 19 gradutara igotzea. Eta 19 gradutan daukagunean, orduan bai, banatzen dugu etxe guztitik. Murrizten ari gara % 85 bat, kalefakzio-kontsumoa, e! Asko da. Horrek esan nahi CO2-a  ere, botatzen duguna, horrenbeste murrizten dela.
L. A. Hala ere, pentsatzen dut horrelako etxe bat eraikitzea garestiagoa izango dela.
A. Bai. Berez bai. Hemen oraindik bai. % 5 eta 10 bitartean garestitu egiten da, baina egia da ere energia-aurrezketa horrekin 5 edo 10 urtetan amortizatu egiten duzula, ez?
L. A. Hortxe, etxe pasiboa edo jasangarria. Beste aukera bat nahi duenarentzat. Jungitutik, Lierni Agirrezabala: Euskal Herria Zuzenean.     

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Feb 3, 2014
Number: 1518674
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 04:04
Number of visits: 8597