Docutec Card

Azken hamabost urteotan birziklatzean asko aurreratu da

15 urteko tartean birziklatzearen esparruan emandako aurrerapenak aipatzen ditu Teknopolis saioko bideo honek.

Birziklapenaren aldeko jarrera nabarmen areagotu da Europan.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Duela 15 urte Alemania zen erreferentzia nagusia birziklapenaren arloan Europan. Handik etortzen ziren hemen ezinezkoak diruditen irudiak.
Gaur egun ere, Alemania bada erreferentzia arlo horretan, oraindik ere ahalegin handiagoarekin hondakin solido gehien birziklatzen dituen herrialdea baita.
Europako gainerako herrialdeetan ere, birziklapenaren egoera asko aldatu da. Datuetan eboluzio bat ikusten da, baina irakurketa bikoitza dute datuek.
Batetik, azpimarratu behar da birziklapenaren aldeko jarrera Europan, lehen baino askoz ere hondakin solido gehiago birziklatzen dira. Baina, bestetik, ez dirudi Europar Batasunak 2020 urterako jarritako helburuak beteko dituenik. Alegia, Europako herrialde guztiek hondakinen ehuneko 50a birziklatzeko eskatzen dutenak.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jan 21, 2014
Number: 1509560
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 01:07
Number of visits: 6971