Docutec Card

Basque Cooltour

Euskal kultura ezagutzeko proposamen berria da Basque Cooltour, banaka nahiz taldean egitekoa. Euskal Herrira bisitan datozen turistei zein Euskal Herrian bertan hiriguneetan bizi, baina baserri-giroan interesa duten guztiei zuzenduta (eskola-umeak, euskaltegietako ikasleak…etab.), ibilaldi desberdinak eskaintzen dizkio egitasmo honek bisitariari: Idiazabalgo gazta, sagardoa, herri-kirolak, Euskal Herriko azokak, mendia, itsasoa...

Euskal Herriko txoko eta janariak, eskura jarri dira www.basquecooltour.com webgunean.
Hona hemen aukeran dauden bisita ezberdinak:

 

Gaztandegirako bisitaldia


Idiazabal gazta famatua nola egiten den ikusi eta ikasteko aukera eskaintzen du bisita honek. Adarra mendiaren magalean dagoen ADARRAZPI gaztandegira joanez.
Hasteko, Mikel Beldarrain artzainak bere “Argi” artzain txakurrarekin eta ardiekin erakustaldi bat egiten du, eguneroko eginbeharretan txakurraren laguntzaren garrantzia ulertu ahal izateko. Erakustaldiaren ondoren, ADARRAZPI artegiari bisita: belar-tokia, ukuilua, jezteko gela eta gaztandegia.
Gazta egin ahal izateko hasieratik bukaeraraino prozesu guztia azaltzen du artzainak: ardiak non bizi diren, nola jezten dituzten, behin esnea biltzean gaztandegian nola lan egiten duten eta abar. Honetaz gain, norberak mamia egin ahal izango du bertakoen laguntzarekin.
Ikusi eta ikasitako guztia borobiltzeko, gazta-dastaketa eskaintzen da, eta nahi izanez gero, bertan daukaten denda txikian ohiko euskal produktuak eskuragarri daude.
Txangoa bukatzeko, artegitik gertu dagoen jatetxe batera eramango dituzte bisitariak bazkaltzera.

 

Informazio gehiago, helbide honetan eta PDF honetan.

 

Sagardoa ezagutu


Gipuzkoako sagardoak dituen sekretu guztiak ezagutzeko aukera ematen zaio bisitan datorrenari. Alde batetik, Astigarragako SAGARDOETXEA museoa bisitatuko dute, sagardoari soilik zuzendua dagoen Euskal Herriko museo bakarra baita.

 

Informazio gehiago, helbide honetan.

Sagardoa eta itsasoa
Itsasoa gustuko duenarentzat Aquarium edo Mater museoen ibilaldia dago, eta itsasontzian irtenaldi batekin borobiltzen dira bisita hauek.

Sagardoa eta mendia
Mendia nahiago duenarentzat Santiomendiko sagardo-bidea edo Aralarko Parke Naturala ezagutzeko aukera ematen duten ibilbideak dituzte; baserri-munduko giroa bertatik bertara ezagutzeko azoka tradizional batean pasako dute eguna, edo Herri Kirol txapelketa edo erakustaldi bat ikustera joango dira.

Sagardo-probaketa gidatuak
Urteko sagar uztaren dastaketa-erritua, sagardogilearen beraren laguntza eta azalpenekin. Upategiko txoko ezkutuenak ezagutzeko eta sagardoaren inguruan ikasten jarraitzeko aukera erakargarri, paregabe eta merkea da hau.
Gainera, aukera dago probaketarekin batera sagardotegi menu bat hartzeko, esperientzia osoa izan dadin.

Aralar parke naturala
Bisitaldi honetan Aralar parke naturalaren garrantzi ekologikoa, monumentu megalitikoak eta nekazaritza eta abeltzaintzarako erabilpena jorratzen dira, Aralar Gipuzkoako artzaintza-eremurik inportanteena delako.

Azokak
Euskadiko eta bereziki Gipuzkoako Nekazari, Abeltzain eta Arrantza azoka eta merkatu nagusiak ezagutzeko aukera dago ibilbide honetan.
Landa eta kaleko jendearen arteko elkar lekua izan dira beti azoka eta merkatuak, eta lurrak eta itsasoak ematen dizkigun produktu onenak eskuratzeko aukera ematen digute. Gainera, bertan egoten den jai giroa paregabea izaten da.

 



Prezio eta aukera guztien berri izan nahiz hitzordua adosteko, hona jo:
http://basquecooltour.com/
info@basquetour.com

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Oihane Mateos.- Urnietan gaude orain, ni, Mikel eta Inma eta euren artaldea ere bai. Hirurehundik gora, Mikel?
Mikel Beldarrain.- Bai, hirurehun eta hirurogei bat, gutxi gorabehera.
O.M.- Herritik baserrira etorri ziren duela bederatzi urte. Biak batera etorri baino, nik uste, Mikelek Inma ekarri egin zuela. E? Ia…
M.B.- Bai, gutxi gorabehera bai.
O.M.- Nola izan zen? Kale-umeak biak.
M.B.- Bai, bai, bai, gu hori...
O.M.- Eta gaur egun artzaintzatik bizi zarete.
M.B.- Bai, bai.
O.M.- Eta nola izan zen hori?
M.B.- Bueno, ni orain dela hamaika urte hasi nintzen berez artaldearekin, Zaldibian egon nintzen bi urte, bueno, errentako ukuilu batean, eta gero, handik bi urte pasa eta gero, hona etorri nintzen, hemen terrenoak erosi eta proiektu hau jarri nuen martxan.
O.M.- Eta aurretik, non ibiltzen zinen lanean?
M.B.- Astigarragan, enpresa batean.
O.M.- Enpresa batean.
M.B.- Bai, bai. Eukan, Inma?
Inma Iriondo . Bai, bai, bai. Nik egin nuen administrazio eta finantzak egin nituen eta gero hortik egiten nuen lana, ofizina batean.
O.M.- Eta ze momentutan kasu egin zenion? Mikelek esan zizun, benga, goazen!
I.I.- Bueno, ba, ikusi genuenean Mikel ez zela denera ailegatzen. Artaldetik bizitzeko ba gazta egin behar zela, hori nahiko printzipala zela, eta orduan ba bera lanarekin ez zenez ailegatzen, ba esan genuen, bueno, ba beste pertsona bat ekarri baino, hobe da gu etxekoak gelditu eta denon artean, ba, egitea.
O.M.- gazta egiten duzue, hori da pixka bat ardatza, ze gehiago?
M.B.- Ba, oraintxe mamiarekin hasi gara, esne freskoa saltzen dugu botiletan, gazte tiernoa edo samurra.
I.I.- Ba orain krisia dela eta ez dela, eta gero jada bakoitzak, artzain bakoitzak egin behar duela bere bidea. Eta orduan, merkatuak berak erakusten dizula zer nahi duen eta orduan, zu ere moldatu behar zarela merkatuak zer nahi duen horretan, ez? Eta orduan modifikatu behar duzu zure produkzioa edo zure manejoa-edo pixka bat ba irteera egiteko, izateko zure produktuak eta azkenean, azken finean, horretatik bizitzeko, ez?
O.M.- Artzaintzatik bizitzeko, Arantzazuko artzain-eskolatik pasa zarete biok, biok izan zarete ikasle.
M eta I.- Bai.
O.M.- Aurrena zu eta gero bera.
M.B.- Bai.
O.M.- Eta? Ze oroitzapen dauzkazue?
M.B.- Oroitzapen? Nik oso onak. Nik, egia esateko, oso ondo pasa genuen. Oso ondo eta bai, gustukoa, oso gustukoa. Gainera, gure promozioan ia lau artzain atera ginen eta edade berekoak eta ni oso gustura.
O.M.- Zuen ustez, ze alde egon daiteke eskolatik pasatako artzain baten artean eta pasa ez den baten artean? Eskolak ze balio dauka artzain batentzat?
I.I.- Hombre, datu ekonomikoak ikusten dituzu, balore batzuk ematen diozu, alimentazioa gehiago ikasten duzu, gero zuk artaldeak manejatzeko ere ba formula diferenteak eta egiteko, ba beraiek ematen dizute datu guztiak, ez? Eta gero, ba bueno, bakoitzak nahi duen manejoa edo eman dezake artaldearekin.

Interesatzen zaizu

  • Iruñean, irizpidedun turismoa

    Iruñean, irizpidedun turismoa

    Ingelesez, frantsesez, gaztelaniaz eta euskaraz eskaintzen dituzte Iruñeko Alde Zaharra ezagutzeko bisita gidatuak. Orain arte, euskaraz egin dituzte ibilaldi gehienak. Arangurenek dioenez, familia asko izaten dituzte bisitari, "eta bai irakasle-taldeak ere". Dena den, irakasleak ez ezik, ikasleak ere izaten dituzte entzule. "Euskara-ikasleak hartzeko eskaerak ere izan ditugu, eta azalpenak egokitzen ditugu euskara ikasten ari direnen mailara". Gidariek gogoratu dute euskara irakasten ere ibiliak direla.

    Iruñean, irizpidedun turismoa
  • Sagardo esperientziak!

    Sagardo esperientziak!

    Zenbait sagardotegitan bisita eta dastaketa gidatuez gain pakete turistikoak eskainiko dira, eskualdeko turismorako garapen elkarteen eta zenbait turismo-eragileen laguntzarekin.

    Sagardo esperientziak!
  • Sagarretik sagardora

    Sagarretik sagardora

    Nola egiten da sagardoa? Sagar-biltzetik hasiko gara prozesua azaltzen. Hortik hasi eta sagardo-denboraldia hasi artera gertatzen dena irakurri ahal izango duzu, urratsez urrats. Irakurri ondoren, sagardoa egiteko ekintza nagusiak ordenatu eta sagardogintzari buruzko galdera batzuk erantzun behar dituzu.

    Sagarretik sagardora
  • Baserria

    Baserria

    Bideo honetan, urteotan baserriak izandako aldaketa batzuk azaltzen dira: herri-kirolak, albaitaritza, artzaintza, sagardotegiak, barazki-salmenta, etab.

    Baserria
 
 

Comments
Login for comment

B2
Jan 2, 2014
Number: 1497622
Source:
Dialect:
  • Gipuzkera
Duration: 02:38
Number of visits: 4205