Docutec Card

Amets Arzallus txapeldunaren agurra

Hona hemen Amets Arzallusen agurra, Barakaldoko BECen izandako 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean.

Txapela buruan zuela, etxekoak ere izan zituen gogoan Ametsek.

 

Amets Arzallus 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapeldunak gainetik kendu ezinda du oraindik final eguneko 'tentsio psikologikoa'. Lo gutxi eginda, saioan egindakoaz harro agertu da Euskadi Irratian txapela jantzi eta biharamunean egin dioten elkarrizketan.

Txapela lehen aldiz Iparraldera joan dela eta, alde batera edo bestela sentitzen ez duela azpimarratu du Arzallusek: "Poztxo hori badut, baina Maialenek irabazi zuenean ere, ez nuen txapela Hego Euskal Herrian zegoela sentitzen.  Ez dut oraingoan Ipar Euskal Herrian preso ikusten. Euskal Herri guztiarena da txapela", erantsi du.

Maialen Lujanbio lagun eta buruz burukoan berarekin nor baino nor izan zuen bertsolaria akorduan izan du elkarrizketa osoan 30 urteko hendaiarrak. "Maialen berezia da, laguna. Maialenek zoriondu ninduenean ikusi nituen malkoak hurbilen. Duela lau urteko akorduak ere etorri zitzaizkidan eta...", kontatu du hunkituta.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Zerutik begira daude
Joxe eta Manuel Mari,
ziega zulotik entzuten
beste euskaldun ugari.
Muxu bat iparraldeko
bertso-eskolako haurrari,
lagundu nauten guztiak
Olatz eta arreba bi.
Baina ni ez bainaiz hemen
neuk sortu hutsean ari
aitarena den txapel hau
eskaintzen diot amari
haurra nintzela euskaraz
erakutsi zidanari
haurra nintzela euskaraz
erakutsi zidanari.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Dec 16, 2013
Number: 1488173
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 02:00
Number of visits: 9234