Docutec Card

Turismo bulegoan. Liburudendan

Bi leku, bi elkarrizketa.

Material hau 1984an eman zuen argitara HABEk Euskalduntzearen A mailarako langaiak izeneko bilduman.

Transcription:[+] Transcription:[-]
TURISMO BULEGOAN
 
TURISTAK: Egun on.
BULEGARIAK: Baita zuri ere. Zer nahi duzu?
TURISTAK: Aizu. Non dago San Francisco Museoa?
BULEGARIAK: Unamuno kalean. Begira. Mapa honetan argi-argi ageri da. Hemen, eliza ondoan.
TURISTAK: Mila esker. Eta kale horretan jatetxerik?
BULEGARIAK: Zer, gosetuta ala? Bai, Iturrioz Jatetxea dago inguru horretan, Unamuno kale atzean.  San Anton deitzen da kalea.
TURISTAK: Ondo da. Eskerrik asko.
 
LIBURUDENDAN
GAZTEAK: Aizue. Mesedez.
NESKA: Zer, zer gertatzen da?
GAZTEAK: Zein kale da hau?
NESKA: Hau? Itsaso kalea.
GAZTEAK: Eta Xagu Liburudenda ez dago hemen? Ez dut aurkitzen.
NESKA: Auskalo non dagoen!
MUTILAK:         Bai, begira. Liburudenda hori Madari kalean dago, San Esteban eliza parean.
GAZTEAK: Ah, bai. Eliza hori Stones Pub ondoan dago, ezta?
MUTILAK:         Bai, hori da. Stones ondoan.
GAZTEAK: Ederki, bikotea. Eskerrik asko. Agur.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A1
Oct 22, 1984
Number: 1445593
Duration: 01:05
Number of visits: 3281