Docutec Card

Gasteizko aireportua

Gasteizko aireportuan zer dagoen azalduko digu bideoak.

Dorrea, suhiltzaileak, hegazkinak, pistak...nolakoak diren azaltzen du bideoak.

Material hau 1982an eman zuen argitara HABEk Euskalduntzearen A mailarako langaiak izeneko bilduman.

1.08 ENTZ. 01

Transcription:[+] Transcription:[-]

Negua da eta zeruan laino asko dago.
Aireportuak tresna asko du. Haizea dago aireportuan.
Hau hegazkina da. hemen letrero guztiak euskaraz daude. Hegazkinak hegoak eta hiru gurpil ditu.
Hauek hegazkineko kapitaina eta pilotuak dira. Hau autobusa da. Donostiarrak daude barruan. Autobusak ez du hegorik eta lau gurpil ditu. Autoek ere lau gurpil dituzte eta ez dute hegorik.
Hau aireportuko dorrea da. Barruan gizonak daude.
Hauek bonberoak dira. Kamioi honek beso luzea du eta barruan ura du. Orain bustita dago pista.
Orain aireportuko dorrean gaude. Tresna asko dugu aurrean. Hau ordularia da. Gizon hauek botoi eta mando asko dute aurrean.
Hegazkina handia da eta pisu handia du baina martxan dago. Pista luzea du aurrean. Eta orain airean dago eta aireportua eta Arabako herriak bere azpian…
Nora doa hegazkina?
Aireportu honek oso pista luzeak ditu.
Hona hemen aireportu ondoko herri txikiak.
Nekazari asko bizi da oraindik hemen. Noiz arte?
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A1
Oct 18, 1982
Number: 1442578
Duration: 06:55
Number of visits: 3160