Docutec Card

Runner modaren ezaugarriak

Runnerrak korrika zaleak dira. Korronte hau Estatu Batuetan sortu zen duela hiru hamarkada. Markarik nagusienak korrika egiteko arropak eskaintzen hasi dira.

Jaime Otamendik zuzentzen duen AIREAN telebista-saioko atala.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Usoa Garaialde.- Kirolari izateak ere moda edo tendentzia bat sortu du, aizue, izena ere badute, runner-ak dira moda hau jarraitzen dutenak eta hain zuzen ere, runner horien inguruan hitz egingo digu gaur Paulak. Paula, nortzuk dira runnerrak?
Paula Garaialde.- Runnerrak printzipioz korrika zaleak dira, baina beste kiroletan gertatzen da normalean kirol bat egiten dugunean normalean izaten da bada kilo batzuk galtzeko edo bueno, gorputza modelatzeko. Runnerraren kasuan bada ez da hainbeste hori baizik eta plazerra sortzen duen kirol bat da.
Usoa Arbelaitz.- Plazerra sortzen duena.
Paula Garaialde.- Eta orduan gero eta… korronte honetan gero eta jarraitzaile gehiago ditu. Estatuan jada ehuneko hamabia baino gehiago runnerrak dira.
U.A.- Runnerra da.
P. G.- Eta runerra izango litzateke korrikalari hori, egiten duen pertsona eta running-a tendentzia. Estatu Batuetan badirudi sortu zutela duela hiru hamarkada baino gehiago. Eta bai emakumezkoetan eta gizonezkoetan ematen den tendentzia da. Eta hirietan gero eta gehiago ikusten dira, ze hauek, esan behar da, kirolariak direla, kirolzaleak, gehienbat, kirolariak baino, baina hirietan egiten dute beraien praktika.
U.A.- Hirietan egiten dute kirola. Zu gaur erabat runner etorri zara, Paula.
P.G.- Bai, ze gero bagoaz, hor, mendian gora behera, ez? karreratxo bat botatzera. Ikusi ditut beste batzuk ere.
U.A.- bai? Kar, kar, kar. Esan dugu moda edo tendentzia bat dela, gure egunerokoan ere zabaldu dena, ezta?
P.G.- Guztiz, guztiz zabaldu da. Ze gainera hor ikusi daiteke, ba bueno, ba gaur egun marka batzuk, New balance-ak, adibidez, bihurtu dira fashionisten hit-a bilakatu dira, ez? ze casual estiloa eramaten duenean, ba normalean ikusten ditugu celebrity batzuk edo bueno, gutako edozein, ez? zeinek ez ditu jartzen zapatila batzuk ba edozein look casual-ekin? Eta orduan bilakatu dira, ba bueno, hit bat, esan dudan bezala.
Baina runnerren kasuan ez dira zapatila hauek erabiltzen.
U.A.- Bestelako batzuk erabiltzen dituzte.
P.G.- Bestelako batzuk, eta gainera, aldaketa handia eman da, ze orain eramaten diren zapatilak izaten dira Bare foot shoes delakoak.
U.A.- Bare foot shoes dute izena.
P.G.- Hori da, horrek esan nahi du zapatila hauek ez dutela zola handia, baizik eta lurra zanpatu dezakegula gustuz, eta hori aldaketa handia da, ze orain arte bazirudien ba bueno, ba izan behar zutela zola handia, ondo korrika egiteko, baina bueno, nola kirol hau gehienbat ematen da hirietan, ba garrantzi gehiago ematen zaio askatasunari, ba bueno, ergonomikoa izateari… eta hor ikusten ditugu, ba bueno, ba behatzak libre… modan jarri dira. Badakizu moda…
U.A.- Galtzerdien modukoa.
P.G.- Hori, galtzerdien modukoak. Kasu honetan gehien gustatzen zaizkidanak hauexek dira eta hauek dira Flyknit, Free flyknit-ak, Nikek atera dituen azkeneko zapatilak, garesti samarrak, baina oso erosoak eta bueno, izugarri politak.
U.A.- Eta esango genuke horiek direla nolabait ere hirian korri egiteko, hirirako dira egokiak.
P.G.- Bai, ze hauek, azken finean, ba bueno, bueno ba mendira joateko edo beste leku batetarako ba ez dute… ez dute balio.
U.A.- Esan dugu runnerrak orain hiru bat hamarkada edo sortu zirela. Moda aldatuko zen hamarkadaz hamarkada, ezta?
P.G.- Ba guztiz, nik ez dakit…
U.A.- Oinetakoetan.
P.G.- bai, ba nik ez dakit gogoratzen dituzuen, baina nik nire ama bihurtu nuen ez dakit hor “ama, mesedez, Pump batzuk nahi ditut, haize-kamara dutenak”…
U.A.- Hauek dira Air Jordan-ak.
P.G.- Hori da, gogoratuko duzue basket munduan oso modan jarri ziren eta hauek zituzten izugarrizko haize-kamarak, 180-160, baina bueno, hauek modan jarraitzen dute beste tendentzia batzuetan, baina runnerren kasuan ez dira zapatila hauek inondik ere…
U.A.- Runner batek ez lituzke halako zapatilak erabiliko, hortaz.
P.G.- Sekulan!
U.A.- Korrika egiteko ez dira oso erosoak.
P.G.- Ez dira oso erosoak, ez.
U.A.- Aizu, Jaime, zuk, badakit nik korrika ibiltzen zarela zu eta Paulak ekarri dizkigu bestelako osagarri batzuk, komenigarriak kirola egiteko, ba ongi ezagutzea.
Jaime Otamendi.- Korrika bizi naiz ni! Arineketan bizi naiz, e? arineketan lo ere hala egiten dut.
U.A.- Deskantsu pixka bat ere hartu behar da. Deskantsu pixka bat ere hartu behar da.
J.O.- Eta zeintzuk dira osagaiak, ba?
P.G.- Ba beitu, nik markatuko nituzke hemen ekarri ditugunak izango dira ba pixka bat fashionisten ildo horretatik doazenak, ez? batetik, gizonezkoen kasuan egia da asko ikusten dela hirietan mailak eta gainetik praka motz batzuk sueltoagoak, ez dakit ikusi dituzuen kaleetan zehar. Horiek gizonezkoen kasuetan. Badakit ez zaretela guztiz… ez dakit, hor saiatzen zarete, baina geratzen zarete muga horretan.
J.O.- Bai, tira, ba…
P.G.- Arrisku handirik gabe.
J.O.- Ez delako ibili behar den-dena erakusten eta markatuz eta hori guztia, baina tira!
P.G.- Arriskurik gabe, baina bueno… Emakumeen kasuetan praka hauek ekarri ditut ze izugarri gustatzen zaizkit, batetik ba bueno, badutelako maila motz hori, ba erosoa, azkenean lotua joateko, eta bestetik gonatxoa gainetik, orduan ba bueno, iruditzen zait Nike-k atera duen proposamen hau izugarri polita dela.
U.A.- Beraz, dira barrutik galtza modukoak eta gero badirudi gona bat direla.
P.G.- Oso polita. Gero beti, badakizue, poltsikoak-eta beharrezkoak izaten dira. Gero, kamiseten artean, titi-zorroa duten kamisetak. Hau, emakume guztiek ulertuko dute zergatik, ze izugarri erosoak dira. Gainera, bakarrik eramaten duzu kamiseta eta ez duzu beste zeozer eraman beharrik.
U.A.- Tendentziak jarraitu bai, baina erosotasuna ahaztu gabe.
J.O.- Malasian egindakoak dira.
P.G.- Ziur!
J.O.- Malasian.
P.G.- Igual Arrasaten! Zeinek daki!
J.O.- Ez, ez, aizu, hemen jartzen du!
P.G.- Ba bueno, bueno. Orduan, gero beste kasu bat ere oso teknikoak izaten dira runner-ak. Gustuko dute arropa teknikoa, eta kasu honetan ba bueno, ba izerdirako prestatuta dauden kamiseta hauek ba bueno, badakizue izerdiak baduela bere mugimendua gorputzean eta puntutxo hauetan ba bueno izerdia kanpora ateratzen da eta kamiseta mantentzen da lehor.
Galtzerdiak, super garrantzitsuak. Galtzerdi hauek ikusten badituzue eta ukitu, ze ikaragarri galtzerdi onak dira, azken finean egiten dutena da konpresioa, ez? eta horrek laguntzen du ba zirkulazioa hobetzen eta bueno. Oso oso interesgarriak galtzerdi hauek.
Brazaleteak. Eramateko musika. Nola joango gara? runner batek eraman behar du beti musika gainean.
U.A.- Osagarriak ere garrantzitsuak, hortaz.
P.G.- Bai, guztiz garrantzitsuak. Eta gero, ekarri ditut beste… ez ditugu ekarri barrak ze bueno, ez geunden presupuesto handiarekin, ez?
U.A.- Ez, oraingoz ez dauzkagu, baina…
P.G.- Ba, laster. Orduan, ekarri ditut beste hauek. Zapatila hauek ikusten dituzue, oso erosoak dira, batetik oso pisu gutxi dutelako.
U.A.- A bai, arin-arinak.
J.O.- Batez ere oso arinak, ez?
P.G.- Arinak. Bestetik, ez dute zola handia ere, ze azkenean ez dute balio ba mendi-kross bat egiteko, baizik eta hirian korrika egiteko. Ehun kilometro jartzen du zapatilan egin daitezkeela zapatila hauekin. Baina guztiz erosoak dira eta kontzeptu hori mantentzen dute. Esan nahi dut, oinak joan behar du galtzerdi bat izango bazen bezala. Zapatilak egin behar du joko hori, ez? eta ez izan, ba bueno, zapatila sendo bat baizik eta biguna eta hori guztia.
U.A.- Begira!
J.O.- Gauez ibiltzeko modukoak dira hauek, edo?
P.G.- Ba nueno, badakizu gau-runner-ak modan jarri direla.
U.A.- Gau-runner-ak?
P.G.- Bai, bai, gau-runner-ak modan jarri dira. Zergatik jarri dira modan? Ze runner-ek normalean ez dute ordutegirik kalera ateratzeko. Ez dakit froga egin duzuen, baina gauez oso eroso, ni oso gau-txoria naiz eta asko gustatzen zait gauez korrika egitea. Orduan, atera dituzte glow-ak, zapatila hauek gauez ibiltzeko, ikusten duzue, fluor kolore horiekin. Azkenean, ba bueno, hiria nik uste dut kolorez pizten dutela. Orduan, oso proposamen interesgarria da.
P.G.- Koloretsuak dira, nolabait ere ongi ikusteko gauez, ezta?
P.G.- Bai. Aurten moda, ez dakit zer gertatuko den, baina aurtengo moda, runner modan, koloreak fluorrak izan dira nagusi eta nahasketa handiak. Konbinazio-nahasketa handiak. Eta gero hemen, mahai gainean ditugu lehen aipatu ditugun New balance-ak.
U.A.- Balance-ak horiek dira.
P.G.- Gogoratzen duzue hauek aspaldi aspaldi. Zuk gogoratuko dituzu?
J.O.- Bai, bai, neska. Bai, bai, gu ere aspaldikoak gara! Eta bai, bai, bai.
P.G.- Aspaldi…zuek beharbada ez, oso gazteak zarete, baina aspaldi-aspaldi modan jarri ziren eta ez ziren oso…ez dakit, ez zen beste munduko zeozer eta orain begira, celebrity guztiek eramaten dituzte New balance-ak.
U.A.- Celebrity-ak, oso ondo, eta Euskal Herrian celebrityak ez direnek ere, bueno gu kirolzaleak bagara, baina ez dakit runner estilo hau jarraitzen ote dugun…
P.G.- Nik uste dut Euskal Herrian gehiago mantentzen dugula konforta. Esan nahi dut… konforta.
J.O.- Erosotasuna eta hori, baina mendi-estilo batekin, ez? Ze…
P.G.- Mendi-estiloarekin, bai.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Oct 14, 2013
Number: 1436755
Source:
Duration: 07:55
Number of visits: 8081