Docutec Card

Iñaki, ze urrun dagoen Kamerun abestiaren gakoak

Zarama taldearen abesti ezagunenetakoa da hauxe. Kantaren nondik norakoak ezagutu nahi izan dituzte Tumatxak saioan.

Zarama taldearen Iñaki kantaren nondik norakoak azaltzen saiatuko dira bideoan. gainera, Joseba Irazoki kantariak  abesti beraren blues bertsioa egin du. Zuri zein gustatzen zaizu gehien, Zarama taldearena ala Joseba Irazokirena?
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Lore dezente topa daitezke Zaramaren abestietan. Gure buruan iltzatuta gelditu diren kantak dira. Gasteizko gaua, Txatxo, Bihotzak sutan, Kilikiz kil nazazu, Urtain eta jakina, Iñaki.

Martzianoak bezala
kalean galdurik ibiltzen.
Hogeita hamalau gradu
eta izerditan blai.

Nerbioi ertzetatik
Santurtzitik Bilbora…


Fermin Etxegoien.- Iñaki kantuak dauka, bueno, erritmoa, ez? ska erritmo bat oso gurea, ordurako jada bilakatuta.
Goizalde Landabaso.- Oso erritmo bizia zen, oso erritmo beroa zen, jaietarako eta parrandetarako oso egokia.
Ilaski Serrano.- Gainera, sasoi batean nahiko berritzailea izan zen ere bai. Alde batetik, ze gai hartzen zuen.
Fermin Etxegoien.- Orduan hasten ginen beltzak ikusten gure artean.
Ilaski Serrano.- Tipo oso atsegin bat saltzen, euskaraz saiatzen zena, eta eurei kanta bat, bazen holan, bueno, graziosoa, berezia.

Iñaki, zer urrun dagoen Kamerun
zer urrun dagoen Kamerun

Zuhaitz Gurrutxaga.- Zer dauka kantu horrek jendearen garunetan iltzatuta gelditzeko?
Roberto Moso.- Galdera ona, gainera, gauza bitxia gertatzen da abesti horrekin. Iñakiren estribilloko leloa bazen zerbait nire buruan sartuta zegoena hor bueltaka eta entsaio bakar batetan osatu zen abestia, bueno, osatu zen, nolabait esateko, abestiaren brutoa, ez?
Joseba Lafuente.- Bai, nik uste dut…
Roberto Moso.- Esaldi bakar batean.
Joseba Lafuente.- …daukala estilo oso berezia, dago hor karibeño edo ez dakit nola esan…
Roberto Moso.- Nik uste dut abesti komertzial bat dela…
Joseba Lafuente.- Oso erraza da…
Roberto Moso.- …zentzu onean, esango nuke nik, badauka bere puntu solidarioa, bere puntu…ez? hunkigarria ere bai, ez?

Nerbioi ertzetatik
Santurtzitik Bilbora…
non ibiltzen ziren
lehengo sardinerak
inork ez dakien nondik
irten den arrantzaz.


Zuhaitz Gurrutxaga.- Ze abestiak festa girokoa dirudi, baina letra, letrak sentimentua dauka eta, ez dakit, tragikoa…tragikotasun-puntu bat badauka ere bai.
Roberto Moso.- Eta guk nolabait gure Desde Santurce a Bilbao gaurkotu nahi genuen, ez? hitza egiterakoan halako zerbait planteatu egin zen. Iñakirenak, horrenbeste urte pasa eta gero, jarraitzen du misterio bat izaten. Inork ez daki non egiten duten lo, nahiko herritarrak bihurtzen dira, denok daukagu gure “makelele, zer moduz? Paquí, pallá, …joan zara etxera? Etiopian edo Kamerunen egon zara y tal… bai, bai, itzuli naiz, paquí pallá… badirudi nahiko integratuta daudela, baina gero, benetako orduan, zer dagoen hor atzetik denok suposatzen dugu, baina ez dira horrenbeste artikulu argitaratzen horren inguruan, ez?

Aupa, Hendrix!
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Sep 20, 2013
Number: 1414029
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 03:24
Number of visits: 7735