Docutec Card

Liburu elektronikorik? Ez, eskerrik asko

Gero eta zabalduago dago gure artean liburu elektronikoa edo e-booka. Baina denek ez dute gustuko. Euskadi Irratiko Faktoriako saio honetan Santi Leoné kolaboratzaileak kontatzen du zergatik ez zaion gustatzen, zer eragozpen ikusten dizkion e-bookari.

Transcription:[+] Transcription:[-]

IRAKURLEA. Bai. Bai. Irakurgai elektronikoa. Udan bat erostekotan egon naiz.

ESATARIA. Bai?

I. Etxean espazio-problema handia daukat, etxea liburuz betea daukat. Eta nik emazteari proposatu nion ba igual gurekin bizi diren gizaki batzuk kanporatzea, baina ez dago ados.

E. Zeintzuk?

I. Semea edo amaginarreba, ez?

E. (barreak)

I. Ba erran dit zazpi urterekin goizegi dela hola…

E. Etxetik bidaltzeko…

I. … independentzia emateko. Eta azken batean gure etxea ez da gure etxea, amaginarrebarena baizik, eta orduan…

E. A!

I. … orduan gaizki legoke…

E. … bera botatzea.

I. … botatzea.

E. Bai.

I. Eta beraz, dudan momentuz aukera bakarra da, hori, nire liburuak kutxetan sartu eta bertze, sabaira edo anaiaren etxera edo beste norabait eramatea, ez?

E. Eramatea…

I. Eta hau, nola lagun batek udan bere irakurgailua utzi zidan, baina ez nau sobera konbentzitu…

E. Ez, e?

I. Aritu nintzen pixka bat probatzen eta, ez dakit, ez dakit, nik ez diot hola… Literaturan niretako bada bertze alderdi bat, eta alderdi soziala da. Hau da, liburuak lagunekin komentatzen dituzu, erakusten duzu liburu bat irakurtzen ari zarela, eta e-bookarekin hori, ez dakit, posible bai, baina ez da hain erraza, ez?

E. Ja.

I. Nik normalean liburuak ostatuetan irakurtzen ditu, ez?

E. Bai.

I. Eta ostatuetan batzuetan ba komunera joan behar izaten da, normala den bezala…

E. Bai.

I. Kafea hartuz edo garagardoa hartuz, edo garagardoa hartu…

E. Bai.

I. Pues batzuetan komunera joateko gogoa etortzen zaizu…

E. Hori da.

I. Eta liburu bat lasai aski uzten ahal duzu mahai-gainean, ostatuko mahai-gainean, normalean inork ez baitu libururik ebasten. Baina orain tramankulu elektroniko hori, e-booka mahai-gainean utziz gero ba kontuz ibili behar da, ez?

E. Um, um!

I. Bertze bat. Klaro, batzuetan liburu lodiak irakurtzen ditugu, ez? Ba demagun Sarrionandiaren zera hori, Moroak gara behelaino artean, edo…

E. Oso lodia.

I. Edo Saizarbitoriaren azkena.

E. Martutene.

I. Bai. Martutene

E. Edo Thomas Mannn-en Mendi magikoa

I. Adibidez. Edo Marcel Proust-en Denbora galduaren bila   eta horiek guztiak, ez?

E. Oso lodiak, oso potoloak dira. Bai.

I. Potoloak dira, eta jendeak ikusten baldin badu hori irakurtzen ari zarela, nolabait, halako mirespen, miresmen bat sortzen duzu, eta pixka bat animo ematen dizu eta laguntzen dizu irakurtzen, ez?

E. Klaro.

I. Baina e-book batean jendeak ez daki zer ari zaren irakurtzen. Igual, erran bezala, nik normalean ostatuetan irakurtzen dudanez ba hori, hori ez zait gustatzen, ez? Nik nahiago izaten dut ba jendeak ikustea zer-nolako adreiluak irakurtzen ari naizen, ba e-bookarekin hori ez da posible.

E. Ba liburu lodiena beste arrazoietako bat. Bale.

I. Bertze bat. E-booka nire ustez oztopoa da ligatzeko. 

E. E-booka oztopoa da ligatzeko.

I. Bai. Ze teorian, klaro, liburuak, irakurtzen dituzun liburuak zure kulturaren eta zure sofistikazioaren adierazle dira.

E. Um

I. Eta orduan behar bada norbaitek ikusiz gero zer ari zaren irakurtzen ba liluratua senti daiteke, ez?

E. Um.

I. Niri hori ez zait inoiz gertatu. Argi gera dadin…

E. (barreak)

I. Baina gerta daiteke, ez? Posible litzateke hori geratzea. Baina e-bookarekin ba berriz ere ez da posible. Nahiko, zera, gailu anonimoa da, ez? Ze jendeak ez baitaki zer ari zaren irakurtzen, erran bezala, eta beraz, ez dakite Paulo Coelho irakurtzen ari zaren, demagun, eta hori behe mailako literatura litzateke, literatura txarra eta…

E. Bai.

I. Inor ez liluratzeko modukoa, edo ez dakit, igual Angel Erroren azken poema-liburua…

E. (barreak)

I. Eta hori sofistikazio, sofistikazio handiko liburua litzateke…     

E. Liburua, ja!

I. Bai. Eta beraz, alde horretatik e-booka ligatzeko oztopoa da. Eta beraz…

E. Bale.

I. Baztergarria.

E. Bale. Bale.

I. Ni nahiko fetixista naiz…

E. Bai.

I. Eta gustatzen zait beti eskaintza, bueno idazleei sinadura eskatzea. Baina klaro hori ez da posible, zera,  irakurgailu elektroniko batean, ez? Ze idazlek sinatuko dizu liburua e-book batean? Hori ez baita posible.

E. Xarma hori galtzen da. Bai.

I. Eta nahiko, tramankulu nahiko austeroa da, ez? Hor dago, testua besterik ez. Eta beraz, egiten ahal duzun gauza bakarra da irakurtzea. Ez dakit…

E. Um.

I. Irakurtzea. Baina gero irakurtzearen, edo literaturaren inguruko alderdi sozial hori guztia…

E. Bai.

I. Ba galduko genuke. Eta  hori, nire ustez, pena da. Pena da.

E. Beraz, bukaerako aitorpena zein da?

I. Ba ez dudala zera, erosiko. Ez dudala holako e-bookik erosiko, eta gainera bada keinu polit bat, ez? Batzuek, batzuek liburu-dendetan egiten dutena, eta da, liburu bat hartu, liburu atera berri bat hartu, eta zabaldu, eta usaindu…

E. Um.

I. Eta hori ere polita da. Eta e-book batekin ezin da egin.

E. Ez da posible.

I. Ez da posible.  Beraz, nik uste momentuz liburu tradizionalen alde eginen dudala eta ez dudala erosiko e-bookik…

E. E-bookik…

I. Nahiz eta etxean tokirik ez izan.

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Sep 19, 2013
Number: 1413030
Source:
Duration: 00:04:43
Number of visits: 7969