Docutec Card

Udazken-neguko denboraldiko moda

Udazken neguko denboraldian zer egongo den modan azaldu dute Euskadi Gazteako Dida saioan. Bertan, Maider Gorostegi adituak datozen hilabeteotan jantziko dugun arropa eta osagarriak azalduko dizkigu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

MUTILA 1: Eta 10 puntutan, aurten udazken-negurako, denboraldi honetarako, zer da ezinbestekoa gure armairuan? Duguna badugu, falta dena erosi behar dugu.
MAIDER GOROSTEGI: Tartan estanpatuarekin hasiko gara. Bueno, tartan estanpatua zer da? Estilo eskozesa: koadrodun gonak, bufanda, alkandora, horiak, berdeak.. Hori da, kolegial-estiloa. Laurogeita hamarreko hamarkadan asko ematen zen estilo bat eta nik oraindik gogoan daukat ikastolara nola joaten ginen.
NESKA 1: Gu bai, leotardoekin, baina oso luzeak ziren gona haiek.
MAIDER GOROSTEGI: Ba, berriro ere armairuan, 1. filan. Nork ez ditu noiz edo noiz petoak eraman.
NESKA 2: Petoak! A zer gaizki nagoen ni petoarekin.
MAIDER GOROSTEGI: Bueno, peto luzea eraman beharrean, pixka bat erremangatu eta takoi pixka bat jarri.
NESKA 2: Utzi, utzi, lasai, lasai. Erabiliko dut beste tartana hori. Petorik gabe ere bizi daiteke.
MAIDER GOROSTEGI: Bueno, koloreak. Arrosa, arrosa berriz ere bueltan, txikle koloreko arrosa hori. Neskak nola dituzten… Eta mutilak ere bai.
MUTILA 2: Bueno, bai.
MUTILA 1: Gizonezkoentzat ere bai arrosak, e?
MAIDER GOROSTEGI: Bueno, estanpatuak –ez dut hor bukatu, e– tartan estiloaz gain, mosaiko estiloa ere modan dago. Ez dakit gogoratzen duzuen Dolce&Gabbanak modan jarri duen edo jarri zuen mosaiko estanpatu hori. Berriz ere bueltan.
MUTILA 2: Mosaiko estanpatua, hor galdu naiz pixka bat. Nola da?
NESKAK: Elizako leiho horiek bezala.
MAIDER GOROSTEGI: Motibo erlijiosoak dituen estanpatu bat. Leopardoa, berriz ere bueltan eta pedreria puntu batekin baldin bada, ba, askoz hobeto. Pijama, pijama-estiloa.
MUTILA 1: Honek ematen du Tolosako inauterietan gaudela.
NESKA 2: Japonian eta Txinan hola ibiltzen dira, e?
MAIDER GOROSTEGI: Pijama guztiak ez, noski, Miky erdian dutenak ez.
NESKA 2: Pijama-txaketa esango dugu.
MAIDER GOROSTEGI: Zetazkoak, kolore…
MUTILA 1: Badakizue Tolosako inauterietan, igande horretan, ospetsu izaten da Tolosan jendea gosaltzera kalera irteten da, herritarrak, eta denak pijamarekin jaisten dira. Eta zuek imajina ezazue, “aizu, zer ondo etorri zaren pijaman”. “Aizu, barkatu, hau, ja, moda da. Ni larunbatetik parrandan nabil horrela jantzita”.
NESKA 2: Bueno, baina ez al zarete konturatzen ez dela … pijama, hola pijama etxeko pijama, pijama-estiloko arropa, joño.
MAIDER GOROSTEGI: Oso ondo, Edurne. Bolumena duten gonak edo Dior estiloa bezala ere ezagutzen dira. Eta kapak.
NESKA 2: Beste zera, bailarina gona horiek? A, OK.
MAIDER GOROSTEGI: Bolumena duten gonak eta lurreraino.
NESKA 2: Bai?
NESKA 1: Dena ez duzu erabili behar, e?
NESKA 2: Ni kasi etxean geldituko naiz, jo!
MAIDER GOROSTEGI: Ni, behintzat, aukerak hor botatzen noa. A, beste gauza bat, konplementuak . Ez dakit ikusi dituzuen, ear cuffs izeneko belarritako batzuk, lobulutik kartilogorako…
MUTILA 2: Obulotik kartilagora?
NESKA 2: Obulotik ez, motel, lobuloa, zintzilikatzen duen xerra hori.
MUTILA 2: Bueno, ba, bale.
NESKA 2: Da belarriko funda izango balitz bezala, e, Maider?
MAIDER GOROSTEGI: Bai, holako punk estiloan-edo, holako tokea ematen dutela, eta celebrityek normalean, jartzen dituztenean, horrela ilea alde batera eta garrantzia edo protagonismoa…
MUTILA 2:…. belarriari.
NESKA 2: Zenbat gauza, Maider.
MUTILA 1: Bueno, Maider, azkar-azkar errepasoa egingo dugu, 10 horiek, goitik behera, pi-pa, pi-pa.
MAIDER GOROSTEGI: Bai. Tartan estanpatua, eskozesa, petoa, estanpatuak, mosaikoak, leotardoa, pijama
MUTILA 1: Pijama-estiloko jantzi hori kalera atera dezakegula.
MAIDER GOROSTEGI: Kapak, gonak Dior estiloan, luzeak eta beheraino direnak,
NESKA 2: Tipo bailarina, bai.
MAIDER GOROSTEGI: Eta koloreak arrosak eta gorriak ere bai indartsu datoz.
NESKA 2: Eta gero belarriko estalki horiek.
MAIDER GOROSTEGI: Ear cuffs belarritakoak.
MUTILA 1: Zer izen du belarritako horrek, Maider?
MAIDER GOROSTEGI: Ear cuffs belarritakoak.
MUTILA 1: Belarri osoa estaltzen duen belarritakoa.
NESKA 2: Lobulutik kartilagora.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Sep 11, 2013
Number: 1406085
Source:
Duration: 00:04:13
Number of visits: 6083