Docutec Card

Ikasgelan telefono mugikorrak lanerako tresna

Teknologia berriak eta hezkuntza izan du hizpide Maite Goñik Euskadi Irratian. Hezkuntzako azken joerak direla eta, mugikorra eskolako esparruan ikusten du Goñik. "Ezin da mugikorra sagar debekatua izan. Urte gutxian, zerbait naturala izango da eskoletan, lanerako tresna". Maite Goñi Jakintza ikastolako eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea da.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA 1. Kontatu dugu ikasturtea hastear dela, eta Maite, zu irakasle gisa, bai ikastolan eta baita unibertsitatean ere gailu..

MAITE GOÑI. Bai.

E1. … teknologikoak erabiltzearen

M. G. Bai.

E1… aldekoa izan zara betidanik. Bueno, jarriko dugu eszenatoki bat, jarriko dugu… Maite, gela…

ESATARIA 2. Segu, seguru benatakoa dela.

E1. Seguru benetakoa dela. Benetakoa dela, egia.

M. G.  Egia! Esan.

E1.  Gelan, batxilergoan euskara ematen ari da; euskara-irakaslea zara, ezta?

M. G. Bai.

E1. Eta bat-batean ikusten duzu ikasle bat denbora guztian mugikorrari begira ari dela, eta zure hitzei baino gehiago erreparatzen diola telefono mugikorrari. Zer egingo luke Maitek?

M. G.  Ai, zer galdera!

E2. Askotan gertatu zaizu?

M. G. Kontua da nik hor oso garbi ditut gauzak. Baina badirudi oraindik ere zentroetan ez daudela hain garbi gauzak. Debekatuta dauzkagu mugikorrak. Orduan, horrelako egoera baten aurrean konfiskatu egin beharko genuke mugikorra. Begira, zertaz ari garen hitz egiten, e? Niri hori disparate hutsa iruditzen zait, badakit, e… baina ez da hain erraza, hain sinplea, hori bezain sinplea, ezta? Ze kontua da heziketa digitala, alfabetizazio digitala behar dela naturaltasunez eta ondo erabiltzeko gailu horiek. Gailu horiek, nik nire Euskal Jakintzako ikasleekin, adibidez, nik esaten diet ateratzeko.

E1. Bai? Mahai-gainean atera?

M. G. Bai. Bai. Esan nahi dut, gauza batzuetarako, ba “kontsultatu egin behar dituztelako” adibidez, ba elkarrizketak lortu behar dituztenean ba nire aurrean ba bidaltzen dizkiet, ba adibidez, iaz Errealeko jokalari pila, bueno batzuk, elkarrizketatu genituen blogerako, eta bueno, zuzenean Errealeko managerrarekin eta… nire aurrean jartzen ziren whatsapp bidez, harremanetan edo, edo besteekin, eta abar… Eta korreoz bestela. Nik oso natural bizi dut hori. Horrek ez du esan nahi naturala denik oraindik, edo arrunta denik. Eta debekatuta ez dagoenik. Bueno, guk, adibidez, horretarako badaukagu gaitasun hori, ez? Lantzen ari bagara zerbait ba gure, gure gainean doa errespontsabilitate hori… Gertatzen dena da, nik uste, hemendik gutxira, eta hori Zoning txostenak eta irakurtzen baditugu, ba, azken joerak, eta urtebetera, urtebeteko epera, bi-hiru urtera, lau-bost urtera, eta azken horien artean movil learning-arena, mugikorrarena, hortxe dagoela, eta hori da errealitate bat… Ni gogoratzen naiz orain dela 10 urte hezkuntza eta teknologia eta kontu hauekin, ba bloga edukitzearena,dena  internet bidez egitearena, ba zen nahiko eskandalosoa edo nahiko, ez dakit, ezohikoa, edo piska bat aurrekoia… ez dakit zer zen. Baina kontua da gauza bera dela orain mugikorrekin geratzen ari dena. Eta nik uste dut, imajinatzen dut, hemendik urte batzuetara hori normaltasunez…

E1.  Esan nahi duzu mugikorra…

M. G. … biziko dugula.

E1. … mahai-gainean izango dutela ikasleek.

M. G. Bai. Baina ez da izango zerbait hor sagar debekatua bezala, ez da izango… Zerbait naturala eta hori , eta lanerako… Gertatzen dena da oso garbi eduki behar dugula bai irakasleok eta bai ikasleek lanerako tresna bat dela, eta badago tendentzia bat “bring your own device” deitzen dena, oso zabaldu eta hedatua dena mundu mailan… bakoitzak ekartzen du bere gailua… batek badauka tableta, tableta, eta besteak mugikorra, mugikorra. Ikastetxeak egin behar duena da… hori lan-kontuetan ere erabiltzen ari da, ez bakarrik hezkuntzan, eta orduan ikastetxeak, enpresak jarri behar duena da azpi-egitura on bat, denek edukitzeko wifia eskura eta….

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Sep 5, 2013
Number: 1402057
Source:
Duration: 00:03:37
Number of visits: 7388