Docutec Card

Indarkeria matxista ''mundu osoko izurritea'' da, OMEren arabera

Gizarte txiro zein aberatsei eragiten die indarkeria matxistak.

Arazoa 81 herrialdetan aztertu eta gero OMEak ondorioztatu du munduko emakumeen ehuneko hogeita hamabosti eragiten diela biolentzia mota honek.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Maolo Erkizia berriemailea.- Indarkeria matxista mundu mailako osasun arazoa da, izurrite baten neurrikoa eta herrialde txiro zein aberatsei eragiten diena. Horixe Nazio Batuek, zehazki, Munduko Osasunerako Erakundeak ondorioztatu duena. Arazoa 81 herrialdetan, zehazten ez dituen 81 herrialdetan, aztertu eta gero.
Munduko hiru emakumetik bat izan da indarkeria horren biktima, %35. Gehienak, % 30, bikotekidearen biktima.
Ia erdiak osasun arazo larriak izan ditu, ondorioz. Arazoa zabalagoa da emakumeen menpekotasuna sustatzen duten kulturadun herrietan, baina izurrite neurriak ditu herrialde aberatsetan ere. Horrela, gaitzaren prebalentzia %45ekoa da Afrikan, eta %40koa Asia Hego-ekialdean, baina herri aberatsetan ere %32koa, Mendebaldeko Pazifikoan eta Europa Ekialdean baino handiagoa.


 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jun 26, 2013
Number: 1350501
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 01:05
Number of visits: 9025