Docutec Card

Ideiarik ez

Laster izango diren HABEren euskara-mailak egiaztatzeko gaitasun-probak ditu hizpide Xabier Etxaniz kazetariak iritzi-zutabe honetan, baita krisi ekonomikoa ere.

Gutxi falta da, ene azterketari maitea. Bederatzi egun barru, HABEk orri zuri bat emango dizu opari eta betetzeko eskatuko dizu. Gaia: kakatuaren ugalketa. Eta zuk beldurrak airean egingo diozu so orriari. Hirurehun hitz asko direla pentsatu duzu. Nola beteko? Zer idatziko? Zer kontatuko aztertzaileari gaiaz ideia putarik ere ez badaukazu?

Eta izerditan hasiko zara, maldizioka…

Ez duzu, baina, zertan kezkatu. Izan ere, gaurkoan idazlan txukun bat idazteko sekretua kontatuko baitizut. Doan eta musu-truk! Nire aholkuak praktikan jarriz gero, ez duzu inolako arazorik izango zorioneko azterketa gainditzeko. Adi egon, beraz!

Iritzi artikulu bat idazteko garaian iritzirik ez izatea izan ohi da onena. Kontraesana dirudi, baina ez da, ezta hurrik eman ere. Iritzirik ez izateak eskura jartzen dizkizu munduko iritzi guztiak: denak dira zureak, denak dira zuretzat. Aukeratu bat, eta defenda ezazu. Aukeratu bat, eta zeure egin ezazu. Sinets ezazu zurea dela —baina benetan sinetsi, ez egin plantak— eta koherentea izan zaitez. Azken batean, aztertzaileak gezurrik potoloena ere sinesteko prest baitaude, baldin eta ondo idatzita badago.

Egin ezazu Europako Batasunako ekonomialariek egiten dutena. Jakin, ez dakite krisitik nola atera, baina hamaika ideia eta proposamen helarazten dizkigute hilero: murrizketak han eta hemen, zergak gora eta soldatak behera…

Ideia putarik ez, baina zeinen ondo idazten duten, e!

Interesatzen zaizu

  • Sorginduta gaude

    Sorginduta gaude

    Beti pantailari begira bizi izan ote gara? Gai honen gaineko iritzia ematen du Xabier Etxaniz Rojok Berria egunkarian.

    Sorginduta gaude
  • Esnea

    Esnea

    Xabier Etxaniz Rojo idazleak Berria egunkarian idatzitako iritzi artikulua euskara-ikasleei zuzenduta dago.

    Esnea
  • Sirena-hotsak

    Sirena-hotsak

    Zilarrezko Euskadi Saria 2014 jaso du liburu honek, euskarazko atalean. Fabian Nikaraguatik iritsitako etorkin bat da. Bizitza aurrera atera nahian agure bat zaintzeko lana eskaini diote. Baina nor da agure hori? Hainbat istorio ezkutatzen ditu agureak eta istorio horiek iraganera eramango dute Fabian.

    Sirena-hotsak
 
 

Comments
Login for comment

B1
May 17, 2013
Number: 1316501
Source:
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 2294