Docutec Card

Euskaldun berriaren esketxa

Badaukagu pazientziarik euskaldun berriekin?

Bideo honetan duzu erantzuna. Roberto euskaldun berriak gazta-tarta nola egiten duen azaltzen saiatuko da bi euskaldun zaharren aurrean.

Transcription:[+] Transcription:[-]

KARMELE.- Ba jornada zatitxua daukadanean faena bat da. Atzenean bostetan irteten dogu lanetik eta klaro, neguan, segituan iluntzen dabela, daukazu sentsazinoa egun osoa lanean emoten dozula…

LAGUNA. Nik horretan suerte bat daukat,

K.  Zuek urte osoan egiten dozue jornada jarraia, ez?

L. Bai, hiruretarako kalean gagoz.

K. Ba, que gozada!

L. Eta Robertok bere igual.

K. Bai. Ba begiratu, elkarrekin urteten dogu.

L. Aspaldi hasi zan bulegoan?

K. Pare bat hil edo izango da bai.

L. Um! Zuek ez dozue alperrik galtzen denbora, e?

K.- Ez. Ez. Ez.

L. Eta zer da, Errenteria bertakoa?

K. Bai, Errenteriakoa da, bai.

L. Urrutixe emoten dau, ez?

K. Ba, ez eizu pentsa! Bakarrik badakizu zer pasatzen den? Urtebete eskas eroaten dau euskaltegian, eta, klaro, horrela, jende aurrean zabal-zabal hitz egitera ez da ausartzen. Eta gero, gainera, badakienez gu euskara hutsean ibiltzen garela, ba begiratu zer pasatzen den!

L. ¡Qué majo!

NEKANE. Beno, listo! Hau, bada, a ze pentsatzen jatzuen…

ROBERTO.- Dauka itxura bat zoragarria.

L. Eske Nekane artista bat da postrearekin.

K. Um! Elegantea dago.

R. Bua. Krema dago zoragarria, e?

L..Esan deust Karmelek euskaltegian zabiltzala.

R. Um. Hortxe. Poliki-poliki, baina bai.

L. Beno, soltatzea da gauza. Behin hasita...

R. Beno, kostatzen da baita ere!

L. Baina zu lasai. Aurrera, lotsa barik! Egiten ikasten da, e!

K. Um!

N. Eta hor, Errenteria inguruan eta badaukazue norbait euskaraz berba egiteko eta?

K. Beno, gutxitxo dago, ezta? Igual baten batekin edo beste ibiltzen gara, baina Robertoren koadrilan gehienek ez dakite euskaraz.

R. Beno, baina, Karmele eta biok, horrela gaudenean, gu biok bakarrik gaudenean, horrela, etxean eta horrela, egiten dugu dena, dena, dena euskaraz.

K. O, ederra dago postrea benetan, e!

L. Baietz!

K. Ba nire Roberto gazta-tarta egiten da artista!

N .A, bai e? Ba niri gustatzen jat prestatzea. Nola egiten dozu zuk?

R. Puf. Beno, poliki-poliki, ez, ze, gainera pixka bat piripi…

N. Lasai. Lasai.

R. E, beno, esto, nola esaten da, e, hasteko hartzen duzu fuente batean e, lo que es, gelatina, e, lámina de gelatina, eta hartzen duzu orduan, fuentean jartzen duzu, e, ai, nola esaten da nata?

K. Nata.

L. Nata.

R. Bestea. Beste modu batean ere badago, beste hitza ere bai, esnegaina. Esnegaina hartzen duzu, orduan sartzen duzu gelatina ez, esnegainaren fuentean, eta hor mantentzen duzu pixka batean, eta orduan erreserbatzen duzu hori, fuente hori alde batetik, eta gero hartzen da beste fuente batean, hartzen dituzu gailetak, no se, batzuk, horrela gailetak, eta egin behar dituzu… ere bai hartzen da gurina sarten batean, jartzen da, gurina funditzen, e, galleta, lehengo galleta hartu eta e, matxa…

K. Matxakatu, kari.

R. E, txikitu, hori da, txikitu, e, txikitzen dituzu eta nahasten dituzu esnegainarekin, ez, ai ama, esnegainarekin ez, gurinarekin… nahasten naiz entre esnegaina eta gurina; nahasten dituzu, dena egiten da masa bat, sartzen da fuentean, eta ateratzen da bestea, eta ere bai hartzen duzu gaztarekin eta azukrea eta dena… nahasten dituzu, berotzen, eta nahasten duzu hor dena, esnegaina, galleta ez, esnegaina con las, con las gelatinas, e, eta gazta eta azukrea dena nahastu, eta batzuetan nik egiten dut baita, e, nola da, batidora…

K. Batidora? Batidora.…

R. E, a, irabiazgailua, hartzen duzu, ze bestela hartzen dira batzuetan, ateratzen dira, nola da “grumoa”?

K. Grumoak.

R. E, bai, grumoak…. Eta ateratzeko irabiazgailuarekin… orduan hartzen da nahasmendu guztia, hori dena, nahasmendua, eta sartzen da, jartzen duzu en el fuente… de la gaileterena… gurinarekin zegoen gaileterena, hor jartzen da, hartzen duzu hori dena, eta sartzen duzu hozkailuan, eta hor uzten duzu hori ordu batzuk egoten eta listo.

N. Pues yo lo hago sin galleta.

L. Sale igual de rico.


 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
May 7, 2013
Number: 1304540
Dialect:
  • Bizkaiera
  • Batua
Duration: 05:11
Number of visits: 9469