Docutec Card

Behera egin dute erretzaileek Euskadin

Tabakorik Gabeko Nazioarteko Eguna da gaur; hori dela-eta, gai horrekin lotutako bideoa daukazu hemen. Lautik batek erretzen jarraitzen du. Kezka nagusia gazteak dira: erretzaile-kopuruak behera egin du, baina oraindik ez nahikoa. 13 urterekin hasten dira erretzen. Gizonen eta emakumeen arteko aldea murrizten ari da.

Gizonei dagokienez, erretzaile gehienek 25 urtetik 64 urtera bitartean dituzte, eta emakumezkoen kasuan 25 urtetik 44 urtera bitartean. Gazteen artean, behera egin du ohitura horrek.
Azken urteotako datuei erreparatuta, gero eta erretzaile gutxiago daude Euskadin. Izan ere, lau pertsonatik batek soilik jarraitzen du erretzen.
Gaur Tabakorik gabeko Nazioarteko Eguna da. 2013an egindako inkestaren arabera, tabakoaren kontsumoa lau puntu jaitsi da gizonezkoetan, eta beste bi puntu emakumezkoen kasuan.
Erretzen duten pertsonen proportzioa asko aldatzen da adinaren arabera. Gizonezkoen artean erretzaile gehienek 25 urtetik 64 urtera bitartean dituzte, eta emakumezkoen kasuan 25 urtetik 44 urtera bitartean.
Gazteei dagokienez, batez beste 13 urterekin hasten dira tabakoa erretzen. Arrazoi horregatik, tabakoari aurre egiten jarraitu beharra dagoela eta mendekotasuna gainditzeko eskaintzen diren programak ekarri ditu gogora Osakidetzak.
Bestalde, 12 urtetik 19 urtera bitarteko ikasleen artean %  67,9k esaten du ez duela erretzen (lehen % 51,4 ziren), eta horrek adierazten du gero eta gutxiagok hartzen dutela erretzeko ohitura.
Era berean, azken lau urteotan 15.000 pertsona inguruk hartu dute parte tabakoaren mendekotasuna gainditzeko Osakidetzak eskaintzen dituen programetan (3.272k 2016an, eta, horietatik, gehienak emakumezkoak ziren).

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria.- Tabakoaren kontrako borrokak protagonista bat du, batez ere: gazteak.
Miren Dorronsoro, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria.- Esaten da 13-15 urterekin hasten direla. Ea hori atzeratzen den.
E.- Besteak beste, Kerik gabeko ikasgelak programari esker, behera egin du gazte erretzaileen kopuruak, baina ez da nahikoa.
M.D.- Tabakoaren kontrako bidea oraindik luzea da eta hainbat ekimen abian jartzen jarraituko dugu eta bultzatzen jarraituko dugu.
E.- Erretzaile gutxiago daude Euskadin. Gizonetan 4 puntu egin du behera. Bi emakumeetan. Baina biak ere gero eta parekatuago daude.
Azken urteetako datuak onak dira, baina, hala ere, lautik batek erretzen jarraitzen du.
M.D.- Kasu batzuetan, badirudi baietz, jaisten ari dela, baina, nik uste dut oraindik oso urruti egongo garela hor, ez? bada, ipar Europako herrialdeetatik, ehuneko 10 edo 12k erretzen dutenetatik.
E.- Erretzaile gehienak, gizonetan, 25 eta 64 urte artean daude eta emakumeetan 25 eta 44 artean. Batez beste, 10 zigarro erretzen dituzte egunean.
Eta uzten saiatzen direnen artean, 15.000 erretzailek parte hartu dute osasun-zentroetako programetan eta datu positibo bat: % 13k uztea lortu dute azken urtean, gehienek, laguntzarik gabe.



 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
May 31, 2017
Number: 12720001
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 01:21
Number of visits: 2652