Docutec Card

Guraso batzuei futbol-partidetara ez joateko gomendatu beharko litzaieke

Xabier Aierdi soziologoak futbolaren inguruan sortzen den indarkeria 'normalizatu'ari buruzko pista batzuk eman ditu ETB1eko "Ur Handitan" saioan.

Aierdiren ustez, guraso askok dute buruan noizbait beren seme edo alabaren ordezkari izango direla.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Xabier Aierdi.- Gurasoek beti galdu dute iparra. Eta beharbada, gaur egun, iparra galtzeko aukera gehiago dituzte. Azken finean, gaur egun ez dago, neurri batean, bada, gurasorik pentsatzen ez duenak amaituko duenik, e? egunen batean bere semearen edo alabaren errepresentantea izatea. Eta orduan, pentsatzen du eta amesten du egun hori helduko dela.
Xabier Madariaga.- Xabier Aierdi soziologoa. Hainbat urtez Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea izan da. Egun, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Saileko aholkularia dugu. Futbolzale eta Athleticeko bazkidea.
X.A.- Zera, beharbada, guraso batzuei errekomendatu beharko liekete ez joateko. Edo beharbada, ez du igual errua, baina edo semeak edo alabak, bada, apartatu.
Bada, hemen gertatzen dena da , bada, seguruenik, pertsonaren izaera agertu egiten dela eta islatu egiten dela futbol-zelaian. Hara, segun zelakoa zaren kanpoan, e? eta nahiz eta aste guztian alde hori errepremitua izan, hona zatozenean, e? bada, beharbada kontrol horiek galdu egiten dituzu. Orduan, zer agertzen zaizu? Bada, agertzen zaizuna da, lehenengo eta behin, aurkaritza beste ekipoarekiko, normalean beti sentituko duzu zure taldekoei, bada, eraso ikaragarriak egiten dizkiotela eta zeureek egiten dutena sekula ez duzu ikusiko, gainera, uste izango duzu arrunta dela, ez dela ezer gertatu, eta gero, bada, sortzen dira, bada, gizartean dagozen (dauden) hainbat elementu, bada, xenofobo, arrazista, matxista… guzti horiek (horiek guztiak) agertzen dira, bada, gizartearen isla direlako, ez futbola delako.
Azken finean, tipo hau datorrena Betisekoa eta Plaza berrian beste tipo bat jipoitzen duena, e? bada, hori azken finean, horrek ez dauka zerikusirik futbolarekin. Horrek zerikusia dauka beste sintomatologia batekin. Tipo xenofobo bat, tipo arrazista bat, sasinazia eta bertakoak, bada, gorrotatzen dituena. Urte askotan utzi egin zaie, utzi egin zaie esanez “E, eske horrek animazio-gradak eta horrelakoak honelako jendeaz osatuak dagoz (daude) eta horri esker badaukagu guk kanpora goazenean eta…” Bada, beitu, bada… gauza bat desagradablea denean eta gainera inpresentablea denean, hoberena da lehenengo eta behin, e? botatzea taldetik eta kito.
Demagun kasurik hoberenean, ezta? eske hauek abertzaleak dira… ez, hauek ez dira abertzaleak, hauek dira biolentoak (bortitzak), punto. E? nolabait esateko, zuritzeko, eske gureak dira, abertzaleak, ez, ez, ez. Hauek dira tipo biolentoak, aizu. Orduan, hauek egin behar dituzuna da taldetik bota eta kito.
X.M.- Xabier Aierdi soziologoak badu zeresanik goi-mailako futbol profesionalean epaileen gainean izan ohi den presio gehiegizkoaz.
X.A.- Ea, epaile batek ere ez du nahi bere erruagatik ekipo handi batek galtzea. Azken finean, egiten dutena da tentuz ibili, ahal izanez gero, beraiei egotzi ez diezaieten ekipo batek galdu izana. Eta orduan, objektiboki, beldurtuta dagoz (daude), izututa dagoz (daude). Zergatik? Dakitelako gaur egun bostehun mila kamera dagozela (daudela) eta gura bada jokoz kanpoko jokaldi bat, ekipo handi batena, gura badute erakutsi ez dela, esango dute ez dela.
Nik berrogei kamera baditut ikusteko eta eztabaidatzen egoteko aste guztian honen inguruan, zergatik ez ditut partidak egunean ikusteko? Hemen be (ere) badagoz (badaude) logika desberdinak : irabazlea eta poderosoaren argumentazioa izaten da “Ez, baina futbolari kentzen badiozu piper hau… ezta? bada, galdu egiten du”. Ez, ez, ez, hori da (dira) tonteriak (tontakeriak), e?. Hau da, gertatzen dena da horrek nori merezi dio? Irabazlea denari, ze badaki beti zalantzaren aurrean irabazleak irabazle izaten jarraituko duela.
Esaterako, nik erabaki nuen sekula ez nintzela berriro Anoetara joango. Hori erabaki nuen 84an. Disgustu handi bat eraman nuen han kopa partida batean eta erabaki behar izan nuen “hau nik ez dut nahi berriro bizi”. Ze uste dut badagoela, batzuetan sortzen dira elementu insanoak, ze batzuetan pasatzen dena da, bada, alboan daukazuna gorrotatu egiten duzula.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
May 26, 2017
Number: 12567710
Source:
Dialect:
  • Bizkaiera
Duration: 04:37
Number of visits: 2789