Docutec Card

Nola sortu ote zen kalimotxoa?

Ba al dakizu nola eta noiz sortu zen kalimotxoa? Eta non? Algortako portu zaharrean ireki nahi dute Kalimotxoaren Museoa, ustez, edari hau sortu zen eraikin berean. Iñaki de la Torre izan da Euskadi Irratiko Faktoria saioan, bera da museoaren sustatzaileetako bat.

1972an sortu omen zen kalimotxoa, Algortako portu zaharreko Etxetxu eraikinean. Antzara taldekoek txosna bat jarri zuten urte hartako jaietan; 2.000 litro ardo zeuzkaten plastikozko botiletan gordeta, eta egin zuen bero zapak ardo guztia hondatu zuen. Litro haiei guztiei irtenbidea eman nahian, kola edariarekin nahastu zuten, eta izugarrizko arrakasta lortu.

Orain, 35 urte beranduago, Kalimotxoaren museoa zabaltzeko proiektua eskuartean dute bi ekintzailek. Gauzak nahi baino mantsoago doazen arren, espero dute datorren urterako museoa inauguratu ahal izatea. Gainera, historia handiko etxean izango du egoitza, Getxoko Udala eta arrantzaleen kofradia ere egon baitziren eraikin berean.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria. Kalimotxoak, nola diren gauzak, museo propio bat izango duela, kalimotxoaren museoa ireki nahi dute. Historiak dio kalimotxoa 1972. urtean jaio zela Algortako Portu Zaharrean, Portuko jaietan hain zuzen ere, abuztuan. Gure edari internazionalenaren jaiotza ez zen nahita bilatutakoa izan. Aldrebestutako egoera baten irtenbide bezala sortuta izan izen. Handik ateratako edari berri hura, ordea, Kalimotxo bezala bataiatu zuten eta ospea irabazten joan zen, gaur eguneko izaera unibertsaleko edaria izatera heldu arte. Orain, beharbada, edariaren sustraiak betikotzeko bi gaztek kalimotxoaren museoa sortu nahi dute, ba ustez, kalimotxoa sortu zen etxean bertan, Getxon. Iñaki de la Torre. Iñaki, egun on.

Iñaki de la Torre. Bai. Egun on. Bai.

Esataria. Beno, beraz, historiak zer esaten du? Kalimotxoa sortu zela edo sortu zutela Getxon “Etxetsu” izeneko etxe batean?

Iñaki de la Torre. Hori da. Zuk esan duzun bezala, 1972. urtean, abuztuak 12, e, Portu Zaharreko jaiak zirela eta, beno, txosna bakarra zegoen jaietan eta txosna hori “Etxetsu” eraikinaren portikoan egoten zen. Beno, historiak dioena, beno, Portu Zaharreko koadrila gazteenak ba txikitoak jartzen zituen ba beste, beste guztiontzat. Urte horretan koadrila gazteena Antzara koadrila zen, 13-14 urtetakoa. Eta beno, 2.000 litro ardo erosita, egiten zuen beroa dela eta, pues, plastikozko botiletan gorde zutelako eta,pues, ardoa pikatu egin zen.

Esataria. Aja!

Iñaki de la Torre. Orduan, ardo horri “salida” emateko, pues, bainera batean kola errefreskoarekin batu zuten, eta beno, porque azeptazioa ona izan zuen jaietan.

Esataria. Um.

Iñaki de la Torre. Hortik. Hortik jaio da kalimotxoa. Bai.

Esataria. Hori da hipotesi nagusienak esaten duena. Hori ziurtatuta, kontrastatuta dago.

Iñaki de la Torre. Bai. Beno, egiten dira festetan… Antzara taldekoek istorio hori kontatzen, handik, handik datorrela…

Esataria. Um, um.

Iñaki de la Torre. Nola bere (ere) bai, izena: Kali eta motxo.  Bi kideen ezizenetatik ateratzen dela. Ze da Kalimero bat eta bestea Mortxongo.

Esataria. Um.

Iñaki de la Torre. Eta hortik. Kalimero, Mortxongo…

Esataria. Hortik sortu da.

Iñaki de la Torre. Kalimotxo. Hortik.               

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
May 9, 2017
Number: 12016019
Source:
Number of visits: 3430