Docutec Card

Hiriko bizikleten salmentak gora

Krisi-garaian ere, gora egin dute bizikleten salmentek.

Ekoizleak merkatu-tarte hori aprobetxatzen ari dira, besteak beste, bizikleta elektrikoak edota haurrentzako pedalik gabekoak sortzeko.

Transcription:[+] Transcription:[-]

 

Amaia Uribe esataria.- Ekonomia aldapa goran egon arren, bizikleten merkatua gurpil gainean doa.
Aner Sarasa.- Salmentak ehuneko sei inguru. Gehiago doaz.
Amaia Uribe esataria.- Gorakada handiena hiriko bizikletetan igarri da. Urtebetean ehuneko 20 igo dira salmentak.
Iban Sarralde.- Europa iparraldetik hegoalderantz jaitsi da moda.
Fabrikatzaileek gazteei zuzendutako hainbat modelo atera dituzte.
Aner Sarasa.- Publiko gazte batek bilatzen duen bizikleta berezi bat, esklusibo bat izatea hirian azkar mugitzeko.
Amaia Uribe esataria.- Baina, dudarik barik, nobedadea bizikleta elektrikoak dira.
Geroz eta gehiago saltzen ari dira bizikleta elektrikoak. Bateria batek pedalei eragiten laguntzen du eta hortaz, esfortzu gutxiago egin behar da.
Datu bat: bizikleta elektriko batekin hiru aldiz gehiago aurreratzen da bizikleta normal batekin baino.
Horregatik, mendirako bizikleta elektrikoak ere atera dituzte.
Iban Sarralde.- Aldapak igo ditzake edota harriz betetako lurretan ibili.
Amaia Uribe esataria.- Berrikuntza da bizikleta-egileen apostua. Bizikletan ibiltzen ikasteko modua ere aldatu gura dute, umeentzat pedalik gabeko modeloak aterata.
Aner Sarasa.- Batez ere ikasten du ekilibrioa, balantzeoa, bada…manillarraren jiroa… gero bizikleta bat hartu eta jada…bada, pedaleoa eta abar jada nahiko automatizatua izan dadin.
Amaia Uribe esataria.- Eta lanean jarraitu nahi dute atzean ez geratzeko.
Iban sarralde.- Geometria berriak, teknologia berriak sustatzea da etorkizuna.
Amaia Uribe esataria.- Pedalkada bat gehiago etorkizun oparo baterantz.
Aner Sarasa.- Zalantzarik gabe, etorkizuneko garraioa izango da.

 

 
 

Comments
Login for comment

B2
Oct 16, 2012
Number: 1130832
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 01:33
Number of visits: 2814