Docutec Card

Zenbakien arrastoari jarraituz

Denbora askoan, ordena kosmikoaren irudikapen gisa hartuak izan dira zenbakiak. Esate baterako Babiloniarrek sakonki aztertzen zituzten ohiko gertaera kosmikoak: gaua eta eguna, ilargi-faseak eta urte-zikloak. Agian, hortik dator zenbakien irudikatze kosmiko hori. Kultura askotan, zenbakiek goi-mailako esanahi sinbolikoa dute eta askotan erabiltzen da zenbakien zientzia etorkizuna iragartzeko ere. Bat, bi eta hiru... Has gaitezen!

0
Zero zenbakia antzinako Indian asmatu zen. Etenik gabeko zirkuluaz irudikatua, eternitatea eta izaterik eza adierazten zuen. Pitagorasentzat, berriz, zeroa forma perfektua da, guztia bere baitan duena, eta sorkari guztien abiapuntua. Islamen argi infinitua da, eta jainko-esentzia.
1
Bat zenbakia izatea onena izatea da. Espiritu aldetik, naturaren sorkuntzaren aurreko bizi-formak irudikatzen ditu. Batasunaren sinboloa da, bizidun guztien helmuga, Jainkoaren eta gizabanakoaren ikurra.
2
Kultura batzuetan uste zen mundua bi dualtasun kontrajarriek osatuta dagoela: bizitza eta heriotza, argitasuna eta iluntasuna, maskulinoa eta femeninoa. Beste batzuetan, esan nahi da bikoteak elkarren osagarri gisa azaltzen direla, adibidez, txinatarren yin (eskuina) eta yang (ezkerra). Bi zenbakia desakordioaren ezaugarria da, baina baita orekarena ere.
3
Hiru zenbakia sakratua da erlijiorik gehienetan, bataren eta biaren konbinazioa, bizi osoa eta esperientzia bere baitan dituena. Jaiotza da, bizitza eta heriotza; adimena, gorputza eta arima; iragana, oraina eta geroa; gizasemea, emakumea eta umea. ú Hinduen Hirutasuna: Indian, Brahma, Vishnú eta Shiva jainkoen hirutasun sendoaren osagarriak dira. Hiru horiek ematen dute bizia eta suntsitzen, jaiotze-ernaberritze ziklo etengabean. ú Hirutasunaren hirusta: Hiru forma geometrikok elkarrekin bat eginda kristauen Hirutasuna adieraz dezakete: Jainko bat, hiru osagaitan banatuta, Aita, Semea eta Espiritu Santua. Horregatik, hirustaren sinbolo arkitektonikoa azaltzen da eliza askotan. ú Neptunoren Hiruhortzekoa: Hiruhortzekoa Neptunoren ikurra da, itsasoko jainko erromatarrarena eta iragana, oraina eta geroa adierazten ditu. Shiva-ren hiruhortzekoa haren funtzio hirukoitza irudikatzen du: sortzailea da, mantentzailea eta suntsitzailea. Satanek ere hiruhortzeko bat darama beti.
4
Laua laukiaren zenbakia da; eta lau elementu hauek adierazten ditu: lurra, sua, ura eta airea, eta lau puntu kardinalak. Baditu harremanak Lurrarekin, erabatekoak gainera. Erdi Aroko Europan lau humore hauek ziren giza izaeraren osagaiak: humore flematikoa, odoltsua, suminkorra eta malenkoniatsua.
5
Kultura askotan garrantzitsua da biaren -zenbaki femeninoaren- eta hiruaren -zenbaki maskulinoaren- batuketa izanik. Giza irudiaren marrazkian, burutik besoetaraino egindako lerroek, eta hauetatik zabal-zabal dauden zangoetarainokoek, pentagrama bat osatzen dute. Bost dira gizakiaren zentzumenak. Musulmanek bost aldiz egiten dute otoitza egunero, eta bost dira Islamen erlijio-pilareak.
6
Bibliak dioenez, Jainkoak sei egunean egin zuen mundua, eta zazpigarrenean atseden hartu. Orekaren, maitasunaren, osasunaren eta zortearen ezaugarria da sei zenbakia. Dado-jokoan seia da puntuazio irabazlea.
7
Zazpia zenbaki sakratua da, jainkotasuna (hiru zenbakia) eta lurra (lau zenbakia) bat egiten dituena. Ilargiaren fase bakoitzak zazpi egun irauten du, eta zazpi dira asteko egunak. - Menorah: Argimutil juduaren besoek asteko zazpi egunak irudikatzen dituzte, baita eguzkia, ilargia eta bost planeta nagusiak. 'U' itxurako formak jakinduriaren, indarraren eta edertasunaren ezaugarriak dira. - Barne-gurpilak: Filosofia hinduaren arabera, gizakiaren gorputzean zazpi 'txakra' edo gurpil daude. Kontzientzia-mailak adierazten dituzte, biziraupen fisikorako maila baxuenetik hasi eta argiztapen espiritualari dagokion goi-mailarainokoa. - Zazpi bekatu nagusiak: Hauek dira zazpi bekatu-buruak: sabelkeria, nagikeria, lizunkeria, harrokeria, sumina, bekaizkeria eta zekenkeria. Hiru bertute teologalei eta lau bertute kardinalei kontrajarrita daude zazpi bekatu nagusi horiek
8
Zortzia zenbaki perfektua da, aurreneko zenbaki kubikoa baita (2x2x2). Zenbaki horrek arautzen du txinatarren bizitza: zortzi hilabeterekin ateratzen zaizkio hortzak haurtxoari; handik zortzi hilabetera galtzen ditu; zortzi urteren bi halako adinarekin iristen da heldutasunera, eta 64 urterekin (8x8) galtzen du bizidun bat sortzeko ahalmena. Budisten bizi-gurpilak zortzi erradio ditu, eta goi-argitasuna lortzeko Bide Zortzikoitza adierazten du.
9
Zenbaki sakratua da, hiru bider hiru, eternitatea osatzeko lortzen dena. Odin jainko nordikoa zintzilik geratu zen Yggdrasil zuhaitzean bederatzi gau eta egunean, gizadiarentzako jakinduria lortzeko. Txinan bederatzia zeruko ahalmenaren zenbakia da. Bederatzi solairuko pagoda zeruaren sinboloa da.
10
Hamar zenbakia, hamar baitira gizakiaren hatzak ere, zenbaketak egiteko sistema askoren funtsa da, sistema hamartarra barne. Biblian ere sarritan agertzen da zenbaki hori: hamar dira Jainkoaren aginduak, hamar izan ziren Egiptoko izurriak. Teoria batzuen arabera, sistema hamartarrean, hamar zenbakia batasuneranzko itzuleraren sinboloa da.
12
Hiru maskulinoaren eta lau femeninoaren multiploa baita, ordena espirituala eta lurtarra irudikatzen ditu hamabi zenbakiak. 12 zeinu daude Zodiakoan: urteak 12 hilabete ditu, egunak 12 ordu, eta gauak beste hainbeste. 12 izan ziren Taula Borobileko zaldunak, 12 dira Eguberritako egunak, 12 Jesusen apostoluak eta 12 Israelgo leinuak.
13
Zure proposamena: .....................................................
21
Zure proposamena: .....................................................
40
Zenbaki horrek esanahi berezia du Biblian. Moisesek 40 egun eta 40 gau pasatu zituen Sinai mendian eta Jesusek beste hainbeste, basamortuan. Uholde nagusian Noek 40 egun eman zituen arkan sartuta. Juduak 40 urtez ibili ziren desertuan, David eta Salomon erregeen agintealdi bakoitzak 40 urte iraun zuen.
50
Pozaren eta ospakizunen zenbakia da. Izan ere, 7x7ko urte-zikloak betetzen baitira. Hasiera berri bat adierazten du 50 zenbakiak.
60
Zure proposamena: ..............................................
Zenbaketa-sistemak
Devanagari:

Mendebaldeko hizkuntzarik gehienetan, zenbaketa-sistema arabiarra erabiltzen da. Hori sanskritotik dator, Indiako hizkuntza klasikotik, eta zenbakiak Devanagari idazkeraren bidez adierazten dira.

Zenbaki erromatarrak:

Sistema erromatarrak zazpi zeinu alfabetiko erabiltzen ditu: I, V, X, L, C, D eta M. Batuketak eginez idazten dira zenbakiak (6 = V+I = VI) edo kenketak eginez (4 = V ken I= IV). Zenbaki handiak latinezko hitzetatik datoz. Adibidez: C = Centum = 100; M = mille = 1.000).

Zenbaki hebrearrak:

Zenbaki hebrearrak, -eskuinetik ezkerrera irakurtzen dira-, alfabetoko hizkiekin lotzen dira. Bat zenbakia alfabetoko aurreneko hizkia da, aleph; Bi zenbakia, bigarrena, eta abar. Hamargarrenaren ondoren, hizki bakoitzaren balioa hamarnaka kontatzen da.

 

 

Gure proposamenak:

13
Herrialde kristauetan zorte txarraren zenbakia da; 13 izan ziren Azken Afariko mahai-lagunak. Da Vinci-ren freskoan Jesusek haien arteko batek salduko zuela iragarri zuen unea azaltzen da. Maiek 13 zeru daudela aitortzen zuten; azteken egutegia 13 eguneko alditan banatzen zen.
21
Orain dela gutxi arte, herrialde demokratikoetan botoa eman ahal izateko gutxieneko adina 21 urtekoa zen. Giza bizitzaren une garrantzitsutzat hartzen da gaur egun ere edade hori, helduen munduan sartzen dela adierazten baitu.
60
Ordu batek 60 minutu ditu, eta minutuak 60 segundo. Zenbaki hori denborarekin lotzen da. Egipto bizitza luzea iragartzen zuen zenbaki horrek.
 
 

Comments
Login for comment

C1
Oct 12, 2003
Number: 109012
Source:
Number of visits: 2806