Docutec Card

Azken arrosa

Arrosa udalerrian (Nafarroa Beherea) zortzigarren aldiz ospatuko da Euskal Herria Zuzenean jaialdia, uztailaren 4-5-6 asteburu horretan. Azkenekoz egingo da Arrosan. Izan ere, kontzertuetarako esparrua laborantzarako baliatu nahi dute, eta jaialdia antolatzen duen Piztu elkartea hasia da ordezko beste zabalgune baten bila.

Iaz bildutako sosak, irabaziak, nori eman dizkioten zehaztu dute jada: Aldudarrak Elkarteak 15.000 euro jaso ditu herri-telebista bat sortu nahirik baitabiltza. Arrosako irrati ekoizpenerako zentroak ere kopuru bertsua jaso du. Sosak jaso dituzten beste elkarte batzuk, hauexek: AEK, Orzaize, Hiriburu eta Miarritzeko ikastolak, Irulegiko irratia, Euskal Herriko Foru Soziala, Lur Hats, Ikaspilota, Le Petit Theatre du Pain... Eta lehendabizikoz atzerriko talde batek ere izan du laguntza, Boruen (Mali) herriko emazteen elkarteen sareak 23.000 euro jaso ditu. Aurtengo, diruaren parte bat, sortzekotan den Euskaldunon Egunkari berriari emango zaio.

Egitaraua:
Uztailaren 4an: Tolosako Zebda (Okzitania), Hamlet (Madril), Okabe (EH), Sunk (EH), International Karate Punks (EH), DJ prest DJ23 DJ84 (Katalunia), Burning heads (Frantzia)

Uztailaren 5ean: Golgoth 13 (EH), Sagarroi (EH), Lofofora (Frantzia), Skatalites (Jamaika), Marakooja (EH), Steppin ï jogo (EH), Logony (Lot-et-Garonne), Sorkun (EH), Punish yourself (Tolosa, Frantzia), DJ Krishna (EH), Kaophonic Tribu (Frantzia) Uztailaren 6an: I Muvrini (Korsika), Oskorri (Euskal Herria) Lou Serioul (Italia), Unama (EH), Dantzapiko (EH), Kuatuor (EH), Hegalka (EH), Oskorri (EH), Banda Basotti (Italia).

Uztailaren 4an, 5ean, 6an: kale-animazioa 25 talde eta txarangarekin: Baigorri, Burgaintzi eta Uztaritzeko gaita joleak, Ezpeletako txaranga eta txistulariak, Ezpeletako eta Uztaritzeko trikitilariak, Hazparneko Joaldunak, Patrick zizelkaria, Les pistons flingeurs fanfarea, Elektrotuna antitxaranga, Lagunarteren biltzarra antzerki-taldea, esku-jolasak, oreka-jolasak, Luhuso, Itsasu, Senpere, Begi, Añorga eta Basusarriko dantzariak. Horrekin batera, erakusmahaiak izango dira: Euskal Herriaren historia, HIESaz informazioa, arrazakeriaren kontrako borroka, euskararen aldeko borroka, ondare mundialari buruzko berri-ematea... Sarrerak edo sartzeak Arrosan bertan erosiz gero 40 euro ordaindu beharko duzue, baina uztailaren 3a bitartean erosten badituzue, 30.

Sarrerak erosteko:
Arrosa: liburutegia.
Baigorri: Oronos ostatua.
Baiona: Mattin megadenda.
Bastida: Bar de Arceux.
Miarritze: Ekhi liburutegia, Mundaka ostatua.
Donibane Garazi: Irulegiko Irratia, Bakarra eta Kalaka ostatuak.
Donibane Lohitzune: Battela eta Herria ostatuak.
Donapaleu: Pagola liburutegia.
Hazparne: Xuriatea ostatua.
Heleta: Larre eta Garra ostatuak.
Hendaia: Maitena ostatua.
Larzabale: Olharan trinketa.
Maule: Zinka ostatua.
Xiberoko Botza irratia.
Sara: Herriko Etxeko ostatua.
Uztaritze: Ttirritta edantegia.
Ziburu: Tana ostatua.
Donostia: Bilintx megadenda.
Bilbo: Urretxindorra megadenda.
Iruñea: Xalbador megadenda.
Gasteiz: Arriaga megadenda.
Irun: Bilintx, Bertso Hop.

 

 
 

Comments
Login for comment

Jun 17, 2003
Number: 108955
Source:
Number of visits: 1282