Docutec Card

Getxoko Udal Euskaltegiko taldea

Oraingoan, Bizkaitik etorri zaigu talde bat. Benetan, irudimen handia erabili dute argazkia eta testua idazteko garaian. Ikusi besterik ez dago!

Bederatzi gazte gara, sei neska eta hiru mutil eta orain trinko bat egiten ari gara. Goizeko zortzietatik ordu bata eta erdietara egoten gara. Bi aste gutxi gora bera daramagu eta ikasteko gogo handia daukagu (gehienetan). Goizean zehar hiru irakasle dauzkagu (Make, Garbi eta Ines). Hamaiketatik hamaika eta erdietara atsedenaldi bat egiten dugu eta Gure Etxea tabernara joaten gara kafe bat hartzera. Jirafa LETI da: gure saski-baloi txapelduna. Gainera entrenatzailea da. Taldeko urduriena da. Elefantea NIKO da: gure teniseko irakaslea, normalean azkarrena da. E.T. IÑIGO da: gure txirrindularirik onena da. Normalean Marten dago. NATALIA armiarma da, gure gazteenari eskalada asko gustatzen zaiolako. JONE: balea da, lasaiena delako. JUAN, gure igela. Gure mutila oso lasaia da. Igerilekuan pasatzen du egun osoa bere waterpolo taldearekin. Gure Kirikiñoa IZASKUN da. Klaseko bihurritxoena da. ANA gure txikitxoena da. Klasean beti zaratatsuena da eta barre eragiten du. Alaiena da. ESTI: Gure fitxaje berria da eta asko espero dugu beragandik. Gure ostruka GARBI da. Erlijioko irakaslea da. Beti pasabidetik korrika dabil!!! Aupa!!!!! esaten digu beti. Kakatua MAKE da. Matematika irakaslea da. Hizketan, hizketan, arin-arin, eta kito. Dortoka INES da. Eskulanetako irakaslea da. Azken orduan dator eta horregatik motel-motel ibiltzen gara.

Ea hurrengoan zuen taldea azaltzen den!
 
 

Comments
Login for comment

A2
May 5, 2003
Number: 108910
Source:
Number of visits: 2449