Docutec Card

Ane eta Jon, bataio-izen erabilienak

Euskal Estatistika-Erakundeak (Eustat) dioenez, bi izen hauek dira azken hiru urte hauetan haurrei izena ematean guraso euskaldunek gehien aukeratu dituztenak.

Bi horiek dira, Euskal Estatistika-Erakundeak (Eustat) dioenez, azken hiru urte hauetan haurrei izena ematean guraso euskaldunek gehien aukeratu dituztenak. Eustaten datuen arabera, ikertutako azken hiru urteotan, nesken artean Ane eta Leire dira erabilienak, eta horien atzetik Maria, Nerea eta Ainhoa. Mutikoen artean, Jon da gurasoek hobetsi duten izena, eta horren atzetik, Iker eta Mikel. Eustatek egiaztatu du gurasoek nahiago dituztela izen sinpleak beren seme-alabentzat. Dena dela, gogorarazten digu Erregistro Zibilak gehienez bi izen sinple onartzen dituela edo bat konposatua. Gehien erabilitako ehun izen konposatuen zerrendan, Jon Ander bakarrik erabili da mutikoentzat. Neska txikien zerrendan ez da garai batean Mariari hain sarri eransten zitzaion beste izenik. Izena ematean asko erabili dira Irati, Andrea, Maialen, Maider eta Paula neskentzat; eta Ander, Asier, Unai, Julen, Xabier, Iñigo eta Gorka mutikoentzat. Jaiotza-estatistiketan milatik gora neska-izen bildu dira, eta bederatziehun mutikoenak. Seiehun baino gehiago behin bakarrik azaltzen dira eta, horien artean, izen txinatarrak, afrikarrak, arabiarrak, italiarrak eta anglosaxoiak. Oro har, izen euskaldunak dira nagusi. Horietako batzuk grafia desberdinekin daude erregistratuta. Adibidez: Ane-Anne, Itxaso-Itsaso, Leire-Leyre, Jon-Ion edo Aritz-Haritz. Azken hau izan ezik, izenak era desberdinean idaztea batez ere guraso euskaldunen artean gertatu da. Gehienetan, izen baten euskarazko forma gailentzen da gaztelaniazkoaren aldean.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A2
Aug 28, 2002
Number: 108628
Source:
Number of visits: 6792