Docutec CardAmaren eskuak liburuan oinarritutako filma errodatzen hasi diraKarmele Jaio idazlearen eleberrian oinarritutako filma hasi dira errodatzen. Albiste labur honetan Mireia Gabilondo zine-zuzendariak eta Karmele Jaio idazleak filmari buruzko iruzkin laburrak eskaintzen dizkigute. Transcription:[+] Transcription:[-] 50. hamarkadaren amaiera. Luisa egunero hurbiltzen da Lekitioko moila muturrera itsasoan arrantzan duen maitaleari loreak eskaintzeko. Badaki horrek zorte ona ematen diola.
Karmele Jaioren "Amaren eskuak" liburua zinera egokitzen ari dira. Sentimenduz betetako istorioa da.
Estresatuta bizi den Nerea, protagonistari bat batean bizimodua goitik behera aldatzen zaio; Luisa, ama, ospitalera eramaten dute burua noraezean duela.
Mireia Gabilondo. Niri irakurri nuenean, egia esanda, ondo esan duzun bezala, sentimenduz betetako istorio bat eta barruko emozioak nolakoak diren horrelako gauza pasatzen denean... Beraz, bada hori iruditara eramatea da nire, gure lana, ekipoko guztien lana.
Interesatzen zaizu
![]() |
|