Docutec Card

Zoe Bray, euskara-ikasle

Margolaria eta antropologoa da Zoe Bray. Bere ama frantsesa da eta bere aita, berriz, ingelesa. Hiru senide dira, leku banatan sortuak. Zoe bera Parisen sortua da, bere anaia Londresen eta bere ahizpa Erroman. Lan-kontuak medio, familia osoa Europan zehar ibilia da: Italia, Belgika, Frantzia, Espainia eta Erresuma Batuan. Europatik kanpo ere asko ibilitakoa da Zoe Bray. Beraz, etxean ingelesez eta frantsesez mintzatzen dira.

Hara eta honako joan-etorri horietan, Euskal Herrian ere egona da eta euskara ikasi du bertan. Une honetan Londresen dago: "Hemen, Londresen gehiago margotu nahiko nuke, enkargu gehiago lortu. Eta ikerketan ere aritzen naizenez, beste hainbat jenderekin segitu nahi nuke lan hau hemen egiten".

Euskara ikasteko ere artista izan behar al da?
Pixka bat bai, zeren euskara nire bosgarren hizkuntza da eta ene ustez, zailena. Ez da biziki erraza ikastea eta orduan bai, artista izateak laguntzen du. Zure imajinazioa erabili behar duzu anitz hitzak nola lotu ulertzeko...

Eta bost hizkuntza horiek, denak erabiltzen al dituzu?
Bai, beti, Espainian naizelarik, espainola; Italian, italiera han lagunak ditut eta. Euskaraz aritzea zailagoa da, zeren ez dut euskaraz egiten duen jende asko ezagutzen.

Noiz erabaki zenuen euskara ikastea?
Betidanik ikasi nahi izan dut, baina ez nuen aukerarik izan hemeretzi urte bete nituen arte. Orduan Edinburgon nintzen, unibertsitatean. Han Madrileko neska bat ezagutu nuen, bera ere euskara ikasitakoa. Berarekin klase batzuk hartzen hasi nintzen astero, eta gero, hogeita bi urterekin, uda batean Urepeleko barnetegi batera joan nintzen.

Teknologia berriak erabili al dituzu euskara ikasterako garaian?
Ez, ariketa-liburuak ziren. Madrileko lagunak, adibidez, Bakarka erabiltzen zuen. Urepelen, AEKren liburuak eta... Ez, teknologia ez genuen erabili. Musika entzuteko eta elkarrizketak entzuteko beharrezkoa zena besterik ez.

Ze motatako ariketak ziren horiek? Gogoan dituzu?
Hitzaldiak, elkarrizketak... Egoerak ere lantzen genituen. Adibidez, gutun bat bidaltzeko garaian, nola eskatzen duzun zigilu bat eta horrelako ariketa sinpleak ziren.

Zurekin euskara ikasten aritu zen taldea gogoan duzu?
Bai. Bi ikastaldi egin nituen Urepelen, gero beste bat Lazkaon, eta anitz jende desberdina ezagutu nuen. Hori biziki polita zen. Bazen bertako jendea eta gero kanpoko jendea ere bai, japoniarrak eta amerikarrak. Batzuk euskal sustraiekin (frantsesak), batzuk linguistak zirenak... biziki interesgarria zen, zeren taldea aski dibertsoa zen. Batzuk lagun biziki onak dira oraindik.

Zenbat denbora behar izan duzu euskara ikasteko?

Bada, nik, azkenean, bi ikastaldi egin nituen Urepelen, beste bat Lazkaon eta gero hemen eta beste tokietan gau-eskola batzuk egin nituen, baina euskara ontsa ikasteko uste dut ez dela behar sobera denbora. Zera egin behar da: hor egon eta egunero euskaraz mintzatu eta hori nik ezin dut egin. Hamar urte pasatu dira eta oraino ez dut sentitzen ontsa dakidala euskara. Baina bai, uste dut egunero egiten baldin baduzu, fite ikasiko duzula. Uste dut bi urterekin ontsa dela.

Zure bizitzan euskarak ateak zabaldu al dizkizu?

Bai, anitz. Hasieran euskara niretzat ikasi nuen. Baina banekien euskara jakin ondotik ateak irekiko zitzaizkidala. Ni euskalduna naiz hizkuntzan mintzatzeko, hori inportantea da. Zure hizkuntzan hitz egiten badut, hurbilago sentitzen gara elkarrengandik. Nire lanarendako biziki garrantzitsua da, zeren antropologo baten asmoa, beste jendearen ikuspuntua ulertzea baita. Orduan, lan hori ongi egiteko beste pertsonaren hizkuntza ulertu behar duzu.

Koadro batean euskara margotu beharko bazenu, zer margotuko zenuke?
Anitz kolorerekin, zeren niretzat euskara bizirik dagoen hizkuntza da, biziki dinamikoa... moldatu egiten da, anitz gauza egin ahal duzu euskararekin. Beste hizkuntza batzuekin baino gehiago, beharbada. Uste dut euskara pintatzeko margoak abstraktua beharko lukeela izan.

Interesatzen zaizu

  • HABE Aldizkaria - 414 alea

    HABE Aldizkaria - 414 alea

    HABE Aldizkaria - 414 alea AURKIBIDEA GAURGERO     Kontalaria, ipuinez ipuin euskara eta belaunaldiak hurbiltzeko egitasmo berria     Arabako Euskaldunon Elkarguneen Topaketak     Horiek lanak ematen dizkigun lanak!     Maider Unda, borroka librea eta artzaintza hobetzeko lehia etengabean SEKUENTZIA DIDAKTIKOA Eltze-plateren artean HAMAIKA TRIKIMAILU Zoe Bray ELKARRIZKETA Aintzane Revuelta: "Frida Kahlorengandik ikasi beharko genuke: inoiz ez zaio hegan egiteari utzi behar" BIDAIA Japonia: Tradizioa modernitatearen ondotik DANTZA DILSHAD: "Ekialdeko dantzei esker, eder ikusten duzu zeure burua" KOMIKIA Hazien bidaia (Azken atala) KULTURONTZIA Argitalpen berriak

    HABE Aldizkaria - 414 alea
  • Ele-alea irratsaioa: Zoe Bray

    Ele-alea irratsaioa: Zoe Bray

    Iaz hasitako bideari jarraituz, HABE eta Euskadi Irratiaren arteko elkarlanari esker, aurten ere Ele-alea saioa entzun ahal izango dugu Euskadi Irratian. Astelehenero, gaueko 21:05etik 21:30era, euskaldun berriei zuzendutako saioa aurkeztuko du Xabier Sukia kazetariak.

    Ele-alea irratsaioa: Zoe Bray
 
 

Comments
Login for comment

A2
Nov 9, 2010
Number: 485598
Source:
Number of visits: 6343