Docutec Card

490 gramoko haurra

Duela hiru hilabete jaio zen Paula Basurtoko ospitalean. Orain bi kilo eta erdi pisatzen du, baina jaio zenean kilo erdira ez zen iristen. Irratiko saio honetan pediatraren azalpenak ditugu.

Transcription:[+] Transcription:[-]
ESATARIA 1. Kilo erdira iristen ez zen haurra jaio zen orain hiru hilabete Basurtoko erietxean. Pentsa: laurehun eta laurogeita hamar gramo pisatu zituen. Gaur jakin dugu naturaren mirari horren berri. Izan ere, Paula bizi da. Lur Maye, arratsaldeon.
ESATARIA 2. Arratsaldeon. Bai.
E1. Dena kontrolpean dago.
E2. Kontrolpean dago, eta horrela jarraituko du Paulak hurrengo hilabeteetan ere. Hiru hilabete ditu, eta bi kilo eta erdiko pisua. Gaur gurasoek Basurtora eraman dute azterketa egitera.
E1. Gurekin da Basurtoko ospitalean pediatra den Joseba Rementeria. Joseba, arratsaldeon.
JOSEBA REMENTERIA. Bai. Arratsaldeon.
E1. Zuk ezagutzen zenuen laurehun eta laurogeita hamarreko ume goiztiarrik?
J R. Pertsonalki ez, baina, beno,  pediatria zerbitzuan oso ezaguna izan dena. Hiru hilabete eta erdi egon da ingresaturik, eta beno, ba bai, esan beharra dago bai, denok ezagutzen dugula, bai.
E1. Baina Joseba, esan nahi dut, Paula baino lehenago ezagutu izan duzu zuk lehenago antzeko kasurik?
J R. Ba ez, geure ospitalean, Basurtoko ospitalean, ez da horrelako kasurik izan, ez dugu bostehun gramotik beherako haur jaioberririk izan, eta hau da lehenengo kasua. Euskadi mailan ba hortik ibiliko da, nik ez dakit beste ospitaletan eduki duten ala ez bostehun gramotik beherako jaioberririk...
E1. Baina zaila izango litzateke, ez?
J R. Baina zaila izango litzateke. Bai, bai. Oso arraroa da.
E1. Paula haurdunaldiko hogeita bederatzigarren aste, astean jaio zen.
J R. Bai. Hori da. Baina... hori da. Arraroena da kasu honetan beno, pisuarena, ze klaro, hogeita bederatzi aste dituen jaioberriek ez dute hain pisu gutxi, e, normalean...
E1. Bai, ja zazpi hilabete amaren sabelean pasa eta, ezta?
J R. Bai. Hori da. Oso, pisu oso, pisu oso eskasa.
E1. Eskasa da.
J R. Oso eskasa. Bai.
E1. Paulak izan duena hazkunde atzerapena izan da, ezta?
J R. Bai. Umetoki barneko hazkunde atzerapen erlatiboa izan du, ze ez du izan espero zen pisua. Eta horregatik ba nik uste dut, hau, arrazoiren bat izango da hauxe, aurrera atera da ze azken batean heldugabetasun erlatibo hori ez da hainbestekoa, e? Pisuarekin... kontutan hartzen badugu ba oso pisu gutxi da,  baina adin gestazionalari begira, ez da hainbesteko aurrekotasunik.
E1. Hori da. Zazpi hilabete eman ditu amaren tripan. Zelan da Paularen osasun egoera, zelan bizi da egun?
J R. Ba momentu honetan ondo dago, bere etxean dago. Lehen esan dudan bezala bere... ospitalean hiru hilabete eta erdi eman ditu, eta orain dela aste bat bere etxean dago; etxean momentu honetan oxigeno, oxigenoaren beharra du, eta ere bai bihotz eta arnas monitorizazioa behar du, tresna batekin, apneak eta bereizteko edo diagnostikatzeko,  baina bere egoera e, orokorra ona da.
E1. Joseba, guk imajinatzeko, laurehun eta berrogeita hamar gramoko haur jaioberri bat nolako da? Nire, ez dakit, atzamarrean osorik kabitzekoa, atzamarra baino txikiagoa...
J R. Bai. Oso, oso, oso txikina, oso txikina, ez dakit, geure esku batean, ez dakit, esku handi batean ba sartu litekeena, e! Oso, oso txikia...
E1. Eta hala ere, begira ez, pentsatzen ari nintzen naturaren miraria ze izango den, eskuko hatz guztiak izango zituen, eskuko behatz guztiak osorik...
J R. Bai. Bai, bai, morfologikoki guztiz ondo eratuta dago, o sea que, horregatik ez dago inolako problemarik,
E2. Oinarrizko organoak...
J R. Gertatzen dena da, oso txikia da orokorrean,
E1. Zer esaten zenuen. Lur?
E2. Oinarrizko organoak ere bai, zaintzapean ditu, kontrolpean,  Josebak esan duen bezala,  monitorizatuta, baina oinarrizko organoak ondo ditu, ezta?   
J R. Bai, ondo dagoz, eta batez ere neurologikoki, e, neurologikoki, hor izaten da, gauzarik, edo gauza inportantenetarikoa, eta horri begira, pronostiko ona behintzat.
E1. Zein arrazoirengatik jaiotzen dira, oro har, bederatzi hilabete baino askoz ere lehenago haur hauek?
J R.  Beno, hor parte hartzen arrisku-faktore askok. Badirudi gaur egun inzidentzia  hau gero eta altuagoa izaten da, eta arrisku-faktore hauen artean ba aurkitu ditzakegu ba amaren adina, gero eta emakume haurdun zaharragoak ikusten ditugu. Beste alde batetik izan daiteke ere bai, bikitasuna, eta honekin elkar erlazionatuta ba batez bere emakumearen antzutasuna, edo bikoteen antzutasuna, eta honen ondorioz in vitrozko ernalketaren igoera. Honek dakar ba, bikitasuna, honekin batera, eta bikitasuna ba arrazoi inportante bat da. Gero bere badagoz betiko arrazoiak, faktore  sozialak, eta amaren gaixotasunak, faktore ostretikoak, psikologikoak eta abar.
E1. Ume goiztiarrek esan dugu, Paula zorteduna dela, etorkizun ona duela, baina ume goiztiar denek etorkizun bera ez dute, ezta?
J R. Ez dute. Ez dute.
E1. Zein ondorio izaten dute, zein bizitza aurretik?
J R. Pronostikoa oso ezberdina da, kasu desberdinetan, beno, garapen neurologikoaren akatsak izan ditzakete, garun perlesia barne, gero, adinaren atzerapen erlatiboa bat, garun disfuntzio minimo bat, eta gero bere bai, entzumenaren akatsak... Erretinopatiaren ondorioz, e, ikusmenaren akatsak, bere, Paularen kasuan bere bai, biriketako gaixotasun kroniko bat, horregatik momentu honetan behar du oxigeno apurtxo bat, eta beno, esan genezake gaixotasun eta  gero, berrospitaletze tasa altuagoak izaten...
E1. Gehiagotan ere...
J R. Bai.
E1. Zaindu beharra dago gertuagotik, ezta?
J R. Bai. Hori da. Kontrolak bai ospitalean eta bai anbulategietan   sarritan egin beharko dira.
E1. Bai, nik esan dut naturaren miraria dela, baina igual ez da hainbesterako.  
J R. Bai, alde batetik bai, eta gero, gero pediatrok eta neonatologoek bere, bere erantzukizuna daukate...
E1... lana egin dute.  Paularen etorkizuna, ume goiztiarra izanagatik, esan dezakegu zuen ustez, ez? zuek zaindu duzuenen ustez, ona dela.
J R. Bai.
E1. Bai.
J R. Orokorrean ona da. Neurologikoki ez du arazo inportanterik izan. Eta horrexegatik beno, pentsa... Oso zaila da batzuetan pronostikoari begira, batez ere epe luzera esatea,
E1. Ummm, ummm!
J R. Baina orokorrean, eta kasu honetan esan genezake bere pronostikoa ona izango dela.
E1. Joseba Rementeria, Basurtoko ospitalean pedia, pediatra gurekin, eskerrik asko.
J R. Zeuei.          
   
                    
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Jun 27, 2008
Number: 389873
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:07:00
Number of visits: 4483